Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lurraldebusek gaueko zerbitzu guztiak berreskuratuko ditu asteburu honetatik aurrera

Lurraldebusek gaueko zerbitzu guztiak berreskuratuko ditu asteburu honetatik aurrera

Osasun-egoeraren bilakaera ikusita, Garraio Publikoaren Zerbitzua otsailaren 14tik aurrera Euskadiko osasun-larrialdiko egoera amaitzeko deklaraziora egokitzen da.

2022/02/14

Euskadiko osasun-larrialdiko egoera otsailaren 14tik aurrera amaitzea eta LABI desegitea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzu guztiak berreskuratzea erabaki du. Horrela, herri arteko garraio-zerbitzu publikoa Eusko Jaurlaritzak zehaztutako arrisku-egoeraren arabera ezartzen dituen zuzentarauetara egokitu da. Gaueko zerbitzuak mugatuta egon dira pandemia hasi zenetik, eta haien erabilgarritasuna aldatu egin da osasun-arriskuko egoeraren arabera.

Ildo horretan, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakinarazi du Lurraldebuseko hiriarteko lineen ordutegiak otsailaren 18tik (ostirala) 19ra (larunbata) bitarteko goizaldetik aurrera luzatuko direla linea batzuetan, beste lineetan berriz, Otsailaren 19tik (larunbata) 19ra (igandea) goizaldetik aurrera. "Gipuzkoarrek Lurraldebuseko gaueko lineen garraio publikoa osorik erabili ahal izango dute. Larunbat honetan, gure oinarrizko zerbitzu publikoa betetzeko moduan izango gara, etenik gabe, gau osoan zehar", adierazi du Rafaela Romero diputatuak.

Romerok garraio publikoaren balio soziala nabarmendu du, mugikortasun eskubidearen berme gisa. "Pandemia osoan garraio zerbitzu publikoa bermatu dugu, herritar guztien funtsezko zerbitzua dela uste dugulako". Era berean, Lurraldebuseko ordutegiak eta edukiera epidemiaren bilakaerara egokitzen joan direla gogorarazi du, departamentuko langileen eta enpresa emakidadunen lanari balioa emanez. "Malgutasun lan hori ez zen posible izango Departamentuko langileen eta enpresa emakidadunen konpromiso profesionalik gabe, ezta Gipuzkoako herritarren laguntza arduratsurik gabe ere", gaineratu du.

Arau horien artean daude maskara erabiltzea eta tonu baxuko elkarrizketak izatea, aerosolak ugaltzea saihesteko.


Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 900 300 340 telefonora (doan), astelehenetik igandera (08:00etatik 20:00etara).

  

1764