Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lurraldebusek historian izan duen gehiengoa lortu du 2018an, 25 milioi bidaia

Lurraldebusek historian izan duen gehiengoa lortu du 2018an, 25 milioi bidaia

Marisol Garmendia diputatuak Batzar Nagusietan autobusen hiriarteko zerbitzuaren urteko txostena aurkeztu du; autobusen erabilerak areagotzen jarraitu du 2018an, eta aurreko urtean baino 384.000 bidaia gehiago izan dira.

2019/03/21

Marisol Garmendia sozialistak, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru-diputatuak, ostegun honetan, Batzar Nagusietan, 2018ko Lurraldebusen emaitzen berri eman du. Balantzea positiboa izan da; % 1,6ko igoera egon da, bidaia-kopuruari dagokionez, 2017aren aldean. Alegia, 25 milioi bidaia izan dira, aurreko urtean baino ia laurehun mila gehiago. Datu horiek Mugikortasuneko foru-departamentuak legegintzaldi honetan nobedade gisa sartu duen Lurraldebusen urteko txostenean jaso dira; txostena Garmendia diputatuak aurkeztu du Batzar Nagusien batzorde egokian, eta bera bere ekimenez agertu da.

Urteko txostenetik ondorioztatzen den bezala, Lurraldebusek jarraitzen du hazten, erritmo esanguratsuan: 2016an % 4ko igoera erregistratu zen, eta, horrela, 24 milioi bidaia izan ziren; iaz, 2017an, ia % 2 egin zuen gora, eta 24,5 milioi izan ziren, eta, 2018an markak hautsi dira, 24,8 milioi izan baitira. Beraz, azken lau urte hauetan, Lurraldebusen erabileran izan den igoera etengabea izan da gipuzkoarren aldetik.

Erabilera eskualde guztietan igo da, Tolosaldean izan ezik, bertako langileen greba dela-eta, eta Urola Kostan izan ezik, etengabeko lur-jausien ondorioz. Bestalde, Goierrialdeak eta Urola Erdiak izan dute igoerarik handiena, % 5,7 egin baitute gora. Gehien hazi diren lineak honako hauek izan dira: Tolosa eta Donostiaren arteko zuzena (% 8,7); Azkoitia eta Donostia lotzen dituen linea (% 7,4); eta Bilboko aireportura doazen lineak, bai Donostia- Bilboko aireportua (% 13), bai Arrasate-Bilboko aireportua (% 24,7).

 

Marisol Garmendia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru-diputatuak esan duenez, “2018an Lurraldebus zerbitzuaren bilakaera oso positiboa izan dela ulertu behar da. Datuen bidez egiaztatzen denez, hazkuntza orokorra izan da eta horrek sendotu egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebusen garraio publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko egiten duen apustua. Saiatu gara gipuzkoarren benetako mugikortasun-beharrei erantzuten eta, horretarako, ordu puntuetan zerbitzuak sendotzen, asteburuetan eta udan gaueko ordutegiak zabaltzen, erabiltzaileei tresna teknologiko berrien bidez (besteak beste Lurraldebusen APPa eta Lurticket) ematen zaien informazioa hobetzen. Horien bidez, etengabe igo da bidaiari-kopurua azken lau urtean”.

Lurraldebusen urteko txostena hobekuntzak sartzen joan da, besteak beste Batzar Nagusien Mugikortasun Batzordea eratzen duten talde politikoek Lurraldebusen 111 lineak eratzen dituzten hiriarteko autobusen zerbitzuen puntualtasunaren inguruan iradokitakoak. Horren harira, txosten honetan jasotzen denaren arabera, Lurraldebusen autobusen puntualtasun-maila % 93,3koa da, kontuan hartuta garraioan puntualtzat jotzen direla gehienez 5 minutuko gorabeherak. Lurraldebusen zerbitzuen % 6,6 baino ez da irteten 5 minututik gorako atzerapenarekin.

 

Garmendia diputatuak esan bezala, “zifrek urterik urtera Gipuzkoako Foru Aldundiak eta gipuzkoarrek garraio publikoaren erabileraren eta mugikortasun jasangarriaren alde eta lurraldea egituratzeko eta kohesionatzeko duen eginkizunaren alde egiten duten apustua  bermatzen dute. Baina, oraindik, hobetzen eta modernizatzen jarraitu behar dugu Lurraldebusen zerbitzua, autobus-flota ibilgailu hibridoekin berritzen, sistema guztiak teknologikoki berritzen, erabiltzaileei erabiltzeko eta ordaintzeko erraztasun gehiago emateko, beste erronka batzuen artean”.

 

Lurraldebusen arreta-zerbitzua

Lurraldebusen kudeaketari buruzko urteko txostenak, gainera, departamentuak, legegintzaldi honetan, 900 300 340 doako telefonoaren bidez abian jarritako Arreta Zerbitzuaren inguruko datuak jaso ditu; zerbitzuak urteko egun guztietan funtzionatzen du, 08:00etatik 20:00etara.

Lurraldebusen Arreta Zerbitzuak 78.042 dei izan zituen 2018an, 2017an baino % 50,8 gehiago: alegia, hilean 5.600 dei baino gehiago, batez beste. Komunikazioen bolumenean izan den gorakada horren ondorioz, gora egin du eskaintzen den zerbitzuak eta, horrela, zabaldu egin da ordutegia eta beste hiru langile gehiago kontratatu da.

Erabiltzaileek Lurraldebusekin harremanetan jartzeko duten modua dela eta, % 92k bezeroari arreta emateko telefonoaren bidez egiten du; % 68 emakumea da eta % 72k gaztelaniaz egiten du eta % 27k euskaraz. % 69k Lurraldebusen zerbitzuari buruzko informazioa eskatzeko egiten du (lineak, zerbitzu bereziak, tarifak etab.) eta % 3,2 baino ez dira kexak eta erreklamazioak.

 

  

1943