Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lurraldebuseko Arreta-Zerbitzuak ia 120.000 dei erantzun zituen 2023an, 2016an martxan jarri zenetik izandako kopururik handiena

Lurraldebuseko Arreta-Zerbitzuak ia 120.000 dei erantzun zituen 2023an, 2016an martxan jarri zenetik izandako kopururik handiena

Kontsulten % 72 emakumeek egiten dituzte, eta hamar komunikaziotik zortzi gaztelaniaz egiten dira.

2024/02/23
Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebuseko arreta zerbitzua bisitatzen.

Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebuseko arreta zerbitzua bisitatzen.


Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak zerbitzu horretako langileak bisitatu ditu, eta eskerrak eman dizkie egindako lanagatik: "Lurraldebuseko Arreta Zerbitzua da herritarrekin dugun informazio- eta komunikazio-kanal nagusia, eta, beraz, langile horien lana funtsezkoa da eskaintzen dugun garraio publikoko zerbitzua gero eta hobea izan dadin".

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek Lurraldebusen Arreta Zerbitzuko langileak bisitatu ditu. 2023an ia 120.000 deiri erantzun zien 900 300 340 doako telefono zenbakiaren bidez. 2022an baino 11.000 dei gehiago dira, hau da, 2016an zerbitzua martxan jarri zenetik izandako dei kopuru errekorra. Izan ere, pandemia gainditu ondoren, zerbitzu horretara sartzen diren deien bolumena % 35 handitu da bi urte eskasean.

Gainera, Lurraldebusen Arreta Zerbitzuak 28.544 irteera-dei egin zituen iaz, hainbat zerbitzu kudeatzeko eta konpontzeko, hala nola, eskariaren araberako zerbitzuak eta geldialdiak, galdutako objektuak aurkitzea edo online txartelak eta autosalmentako makinak erosterakoan izandako gorabeherak, besteak beste.

Gehienbat emakumeek erabiltzen dute zerbitzu hori; izan ere, hamar kontsultatik zazpi baino gehiago ( % 72) emakumeek egiten dituzte, eta % 28 gizonek. 

Hizkuntzari dagokionez, hamar lagunetik zortzi dei gaztelaniaz izaten dira; hau da, hamar lagunetik bik bakarrik erabiltzen dute euskara zerbitzu horrekin komunikatzeko. 

Irteera-deien bolumen horrek % 20ko igoera dakar 2022ko datuekin alderatuta, eta errekorra ere ezarri du zerbitzuan.

Gehienbat emakumeek erabiltzen dute zerbitzu hori; izan ere, hamar kontsultatik zazpi baino gehiago ( % 72) emakumeek egiten dituzte, eta % 28, berriz, gizonek.

Hizkuntzari dagokionez, hamarretik zortzi gaztelaniaz ematen dira, eta hamarretik bik baino ez dute euskara erabiltzen operadoreekin komunikatzeko.

Herritarren kontsulten datei dagokienez, zerbitzu horrek, 2023an, batez beste, 417 dei jaso zituen egunero astelehenetik ostiralera, 384 dei larunbatetan, 270 dei igandeetan eta 420 dei jaiegunetan.

Azkenik, Lurraldebusek guztira 498 abisu argitaratu zituen webgunean eta sare sozialetan, zerbitzuaren funtzionamenduan izandako ezusteko gorabeherekin lotuta; 2022arekin alderatuta, % 5eko jaitsiera izan da.

Lurraldebuseko Arreta Zerbitzuaren instalazioetara egindako bisitan, Azahara Dominguezek eskerrak eman dizkie langileei egunero egiten duten lanagatik: "Lurraldebuseko Arreta Zerbitzua da herritarrekin dugun informazio- eta komunikazio-kanal nagusia, eta, beraz, langile horien lana funtsezkoa da eskaintzen dugun garraio publikoaren zerbitzua egunetik egunera hobea izan dadin", baloratu du Azahara Dominguezek, eta berretsi du "Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuan egunero lan egiten dugula Lurraldebus zerbitzu eroso, seguru eta kalitatezkoa izan dadin, Gipuzkoa lurralde jasangarriagoa ez ezik demokratikoagoa ere izan dadin, erabilera saritzen duen tarifa-sistema batekin, eta bere hobariak aplikatzeko orduan egoera txarrenean dauden kolektiboak kontuan hartzen dituena, kasu batzuetan doakotasunera iritsiz".

  

1551