Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lurraldebuseko ticketing sistemaren berrikuntzak eta MUGI birtualak protagonismo osoa hartu dute Londreseko Transport Ticketing Global biltzarrean

Lurraldebuseko ticketing sistemaren berrikuntzak eta MUGI birtualak protagonismo osoa hartu dute Londreseko Transport Ticketing Global biltzarrean

Mugikortasuneko diputatuak, Rafaela Romerok, MUGIren tarifak bateratzeko sistemaren azken aurrerapenak azaldu ditu Londresko Transport Ticketing Global biltzarrean, garraio publikoaren arloko mundu konbentzio garrantzitsuenean. Orobat azaldu du zer inpaktu sozial izango duten aurrerapen horiek, progresibitatearen ikuspegitik, gure garraio sistemako erabilera datuetan, bereziki nabarmendurik azken bi urteetan zehar ezarritako tarifa politiken hobekuntzak ekarritako abantaila sozialak.

2023/03/08
Transport Ticketing Global 2023

Transporte Ticketing Global biltzarra liderra da garraio publikoaren ordainketa multimodaleko sistemen arloan. Nazioarteko biltzar horrek hamaseigarren edizioa beteko du 2023an, eta urtero biltzen ditu garraioaren arloko profesional eta aditu onenak eta garraio publikoko ticketing sistemen berrikuntza teknologikoetan lider diren agintari nagusiak.

Rafaela Romero: «Harrotzen nau Londresko ticketing azokan Gipuzkoaren ordezkari izateak, garraio publikoko ordainketa sistemei eta tarifa politikei buruzko ekitaldi garrantzitsuena baita. Gipuzkoako ordezkari gisa gonbidatu gaituzte, aurrerapen onenak eta berrikuntza teknologiko handienak dituen eredu bat azaltzeko, hala Lurraldebusi nola MUGI birtualari dagokienez. Hain zuzen, duela oso egun gutxi adjudikatu da MUGI birtualaren azken urratsa, ordainketa pasabidea, eta hilabete batzuetan errealitate bat izango da, azken bi urteetan Gipuzkoako garraio publikoaren tarifa politiketan egin diren hobekuntzei gehituta. Baina aurrerapen teknologiko horien guztien atzean, azken helburua da pertsonen beharrei egokitutako garraio publiko bat egitea, eta ez alderantziz».

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, foru erakundea ordezkatu du Londresen, garraio publikoaren arloko mundu konbentzio nagusitzat hartzen den Transport Ticketing Global biltzarraren hamaseigarren edizioan. Romerok «El caso de Gipuzkoa: visión y posicionamiento para 2023» (Gipuzkoaren kasua: 2023rako ikuspegia eta posizionamendua) izeneko hitzaldia aurkeztuko du. Topaketak iraungo duen bi egunetan (asteartea, martxoak 7, eta asteazkena, martxoak 8) hainbat hitzaldi programatu dira ordainketa sistemetan izandako azken aurrerapen eta garapen teknologikoen inguruan eta proiekturik berritzaileenak aurkeztuko dira.

Azokaren edizio honetan nabarmendutako proiektuen artean, Gipuzkoako Aldundiaren mugikortasuneko ordezkariak nahi zituzten Transport Ticketing Global-en antolatzaileek, MUGIren –laster aterako den bertsio birtuala barne– tarifa politiken progresibitateari buruzko azken aurrerapenak ezagutzeko eta horietan sakontzeko, bai eta Lurraldebuseko ticketing sistema ere, 2023an ezartzen denean punta-puntakoa izango baita arlo horretan.

Mugikortasuneko diputatuak, Rafaela Romerok, nabarmendu nahi duenez, Gipuzkoako ereduak «aurrerapen onenak eta berrikuntza teknologiko handienak ditu, hala Lurraldebusi nola MUGI birtualari dagokienez; hain zuzen, duela egun gutxi adjudikatu da Mugi birtualaren azken urratsa, ordainketa pasabidea, eta hilabete batzuetan errealitate bat izango da, azken bi urteetan Gipuzkoako garraio publikoaren tarifa politiketan egin diren hobekuntzei gehituta. Baina aurrerapen teknologiko horien guztien atzean, azken helburua da pertsonen beharrei egokitutako garraio publiko bat egitea, eta ez alderantziz».

Ticketing sistemaren berrikuntza
Lurraldebuseko ticketing sistema berritzaile eta baliotsuaren berrikuntzari esker (2023an zehar ezarriko da pixkanaka), erabiltzaileek, sistema berriaren bitartez, era askotako ordainbideak erabili ahal izango dituzte Lurraldebusera sartzeko: esaterako, Bat eta Barik txartelak, banku txartelak eta etorkizunean txertatuko diren bestelako gailu mugikor batzuk. Ildo horretan, honako hau adierazi du Rafaela Romerok: «beti dago hobetzerik. Eta gure kasuan, berrikuntzei dagokienez, bidea urratzen jarraitzea dagokigu, gainera».

MUGI birtuala, udan
MUGI birtuala hilabete gutxi barru iritsiko da; izan ere, martxoko lehen egunetan adjudikatu zen ordainketa pasabidea, eta, horrenbestez, abian jar daiteke inplementazio prozesua, datorren udari begira. Gertek euskal enpresa arduratuko da MUGI birtualaren integrazioaz. Mugikortasuneko diputatuak honako hau azpimarratu nahi izan du: «bidaiatzen duena pertsona da, ez txartela. Ordaintzeko moduak ez du axola, eta, alde horretatik, deskontuak erabat bermatuta daude, erabiltzaileei zerbitzu eraginkorra, segurua eta kalitatezkoa emateko sortzen eta aplikatzen direlako politikak. Gaur egun erabat txartel fisiko baten inguruan (non gordetzen baita ibilbideei buruzko informazioa eta saldoa bera) egituratuta dagoen sistema bat izatetik, hodeian dagoen eta erabiltzaileetan zentratutako sistema bat izatera igaroko da –gaineratu du Romerok–. Gure garraio publikoko sarearen erabiltzaileentzat diseinatutako sistema bat; izan ere, aurrerantzean ere txartelarekin identifikatzen eta ordaintzen jarraitu ahal izango dute nahi izanez gero, baina orain gailu mugikorra erabiliz ere izango dute horretarako aukera: mugikorra, erloju adimenduna, tableta, eta abar».

Eskubideetan sakontzea
Horrez gain, doako transbordoek, elkarreragingarritasun handiagoak, lehendik zeuden tarifei % 50eko deskontua aplikatzeak eta MUGIren alderdi sozialarekin zerikusia duen guztiak bereganatu dute interesa Rafaela Romeroren hitzaldian. Foru ordezkariak bertaratuen aurrean adierazi duenez, MUGI «hainbat forotan ari da atentzioa ematen, oinarrian dituen arrazoiak eta haien atzean dauden motibazioak tarteko. MUGI sistemaren helburua da garraio publikoaren erabilera ahalik eta gehien bultzatzea, herritar guztien beharrei erantzunez. Berdin dio non bizi diren, zenbat garraiobide erabili behar dituzten beren joan-etorri pertsonal edo profesionaletan, edo zer baliabide ekonomiko dituzten. Azken batean, ekitatean eta justizia sozialean oinarritutako sistema bat da».

  

4831