Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lurraldebusen kontzesio berria Buruntzaldean uztailaren 1etik aurrera

Lurraldebusen kontzesio berria Buruntzaldean uztailaren 1etik aurrera

Emakida berria, 30 autobus hibrido berrirekin, aurreko emakidadunaren 11ri gehituta, flota eta bere ibilbideak zabalduz

2021/06/29
Eskualdearen salbuespenari amaiera eman zaio, 2015ean Lurraldebuseko lineen emakida-sarea berrantolatu zenetik, eta Buruntzaldea ezin izan zen berritu, oztopo administratibo eta legalengatik.
 
"Lurraldebuseko flotarik modernoenaren eta berdeenaren aurrean gaude, teknologia hibridoarekin, eta, ondorioz, Buruntzaldea da emisio kutsatzaile gutxiko autobus kopuru handiena duen kontzesioa", adierazi du Rafaela Romerok, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.
 
Patxi Amantegik: “Mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko, garrio publikoaren erabilera bultzatzea ezinbestekoa da eta zentzu horretan, zerbitzu eta konexioetan hobekuntzak txertatzea beharrezkoa”.
 
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, gaur goizean aurkeztu du, Tolosan, Buruntzaldeko emakida berria, bidaiarien errepideko garraiorako Gipuzkoako emakida-sarea osatzen duena. Ekitaldia Tolosako Triangulo plazan izan da eta bertan izan dira Ander Iturri, Aldundiko Mugikortasuneko zuzendaria, Patxi Amantegi, Ingurumen Zinegotzia, eta enpresa emakidadunaren ordezkariak, TBH (Tolosa Buruntzaldea Hiriarteko Sozietate Emakidaduna S.L.).
 
Rafaela Romero diputatuak "asmo handiko apustutzat" jo du Lurraldebusen emakida berri hori martxan jartzea, Buruntzaldeak bizi zuen salbuespenari amaiera ematen baitio, hura baitzen berritzea zapuztu zitzaion bakarra, 2015ean Lurraldebusen emakida-sarea berrantolatu baitzen. "Buruntzaldea kanpoan geratu zen orduan, prozedura eta auzi pilo batean sartuta, eta 1973tik eguneratu gabeko emakida bakartzat hartu zuen".
Emakida hori martxan jartzearekin batera, datorren ostegunean, uztailaren 1ean, Lurraldebus sarearen emakida-sistema osatuko da, eta flota berritua, modernoa eta mugikortasun jasangarriaren egungo irizpideen arabera diseinatua izango da. Kontzesio berri honek 30 autobus hibrido izango ditu estreinatzeko: 10 15 metrokoak izango dira eta 53 eserleku, 17 zutik eta gurpildun aulkientzako 2 gune izango dituzte. Beste 20 autobusek 12,75 metro izango dituzte, 41 pertsona eserita, 27 zutik eta gurpil-aulkientzako 2 gune. Flota osatzeko, 10 urte baino gutxiagoko 11 autobus subrogatuko ditu aurreko enpresa emakidadunak. "Teknologia hibridoko flota moderno eta berde baten aurrean gaude, Lurraldebusen modernoena, Buruntzaldea emisio kutsagarri gutxiko autobus kopuru handieneko kontzesioa bihurtzen duena", adierazi du Romerok.
 
Jarduketa hori bat dator Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ingurumen-estrategia globalarekin eta klima-aldaketaren aurkako Gipuzkoa Klima 2050ekin duen konpromisoarekin. Kontzesioa martxan jartzeak 10.000.000 euroko inbertsioa ekarri du "flota moderno eta ekologikorako", eta urrats erabakigarria eman du "Lurraldebusen autobus-flota osoa 2040an hibridoak izateko", azaldu du diputatuak.
 
Foru Aldundiko arduradunak azaldu duenez, Aldundiak egindako inbertsioa, 100 milioi euro (10 milioi euro kontzesio urte bakoitzeko, eta 10 urte dira, beste 10 urtez berriztagarriak), "baliabide publikoen kopuru handia da, eskualdeko herritarrei gizarte eta ingurumen balio handia emango diena, garraio publikoaren erabiltzaileen bizi-kalitatean bereziki".
 
Buruntzaldeko emakida berriak 18 linea erregular, iraunkor eta erabilera orokorrekoak ditu, horietatik 14 egunekoak eta 4 gauekoak. Gainera, eskualdeko kultura-, jai-, gizarte- eta kirol-ekitaldiak babesten dituzten zerbitzu bereziei estaldura emango zaie. "Ematen ari diren zerbitzuak hobetuko dira, asteburuetan Tolosako linean 53 zerbitzu berri indartuz; Urumearen ardatzean (Hernani, Astigarraga, Urnieta eta Andoain) gaueko linea berri bat martxan jarriz, 26 zerbitzu berrirekin, eta N-I errepideko gaueko linea indartuz, 14 zerbitzu berrirekin, baita asteburuetan ere".
 
Halaber, lineen kodeak aldatuko dira, Lurraldebus izendapenari egokituz, "Lineak BU kodifikazioarekin identifikatuko dira" 
 
Romerok eskualdeko herritarren arteko kohesioa azpimarratu nahi izan du. "Orain arte zerbitzurik onena eskaini diguten Lurraldebusen langile guztiak mantentzen ari da emakida berri hau. Emakida berrian, orain arte bikain zerbitzatu gaituzten 130 langile funtsezko ".
 
Kontzesio berriaren aurkezpena Tolosan egin da, kontzesio berri hau egituratzen den hirigune nagusietako batean, Buruntzaldean, hain zuzen ere ", eta diputatuak azaldu duenez, "Herri hau da lurraldean gehien erabiltzen den garraio publikoko bigarren konexioa".
 
Patxi Amantegi zinegotziak adierazi duenez, “Mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko, garrio publikoaren erabilera bultzatzea ezinbestekoa da eta zentzu horretan, zerbitzu eta konexioetan hobekuntzak txertatzea beharrezkoa”.
 
Halaber, Amantegik bere hitzaldian adierazi duenez, “Erakundeetatik elektromugikortasunaren aldeko apustua egin behar dugu, emisioak gutxitu eta garraiobide jasangarriagoak eskaintzeko herritarrei.”.
 
Amaieran, Rafaela Romerok nabarmendu duenez, "Garraio publikoak erakunde publikoek inbertitzen duten zenbatekoa itzultzen dio gizarteari, sei aldiz biderkatuta, zerbitzua ematen duen lurraldea dinamizatzen eta bultzatzen duen benetako traktore ekonomiko eta sozial gisa funtzionatzen duelako".
  

2868