Lurraldebusek zerbitzuak egokituak
Lurraldebusek zerbitzuak egokituak
Lurraldebusen zerbitzuak urtarrilaren 16an, larunbatez, hasiko dira geltoki berritik funtzionatzen. Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Diputatu andre Marisol Garmendiak adierazi duen bezala, geldoki berritik abiatuko den lehen zerbitzua larunbat goizeko 5etan Bilboko aireportura abiatuko den izango da.
Garmendia andrearen esanera "guztira Lurraldebuseko 230 bus dira neguko aste egunetako egunetan zehar geltokia erabiliko dutenak, 180 larunbatetan eta 160 igande eta jai egunetan". Egunero 4.000 pertsonari zerbitzuak betetzea espero da.
Hiru dira geltokia erabiliko duten Lurraldebuseko enpresa operadoreak:
TRANSPORTES PESA linea hauetan:
DG07 Eskoriatza >Donostia
DO01 Donostia>Bilbo
DO02 Donostia>Vitoria-Gasteiz
DO03 Donostia>Bilbo
DO50B Donostia>Loiu
EUSKOTRENBIDEAK
DB02 Ermua > Eibar > Zarautz >Donostia
DB03 Lekeitio >Donostia
EKIALDEBUS
E21 Donostia>Aireportua> Hondarribia. Linea honek geltokiko kanpoko nasa erabiliko du.
Geltoki berria abian jartzeak Lurraldebuseko linea hauetan aldaketak eragin ditu:
Bus geltoki berrira zuzentzen diren linea guztiek geraldi bat egingo dute garraio publiko erabiltzaileen denborari ahalik eta gutxien eragiteko. Geraldi hau jaitsierakoa bakarrik izango da eta guztiz teknikoa, alegia, ez dira maleteroak zabalduko eta ahalik eta denborarik laburrenekoa izango da
DG07, DO01, DO02, DO03, DO50B, DB02 lineak (unibertsitateetatik igarotzen direnak ezik) y DB03ak (unibertsitatea igarotzen dutenak salbu) Agirre. Bizkaia pasealekuan geldituko dira Jose Antonio Agirre Lehendakaria zubiaren inguruan.
Unibertsitate gunea artatzen duten DB02 eta DB03 lineetako zerbitzuak, Amarara Morlansetik iritsi ondoren Manuel Collado kalean geldituko dira Geltokira iritsi aurretik.
Aldaketa hauek ere egingo dira linea hueatan::
DO01 Donostia> Zarautz >Bilbo
Igande eta jai egun arratsaldetako zerbitzuak maizagotuko dira, horrela herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzeaz gain geltoki beraren kudeaketa erraztuko duela uste da. Zerbitzu berriak hauek izango dira:
Donostia> Bilbo: 17:00, 18:00, 19:00, 20:00 y 21:00
Bilbo >Donostia: 17:30, 18:30, 19:30 y 20:30.
Horrela, 17:00etaik 21:00erako tarten maiztasuna 30 minutuan behinekoa izando da.
E21 Donostia>Aireportua>Hondarribia
Aireporturako eta Hondarribirako norabideko ibilbideetan geltokitik igaroko da linea hau. Kanpoko nasan geraldia egingo du Federico Garcia Lorca kalean. Aldaketa honek Pio XII.ko geltokiarekin lotua zegoen Antso Jakintsua kaleko 26ko geraldia kendu egiten da.
Donostiako norabidekoetan, geraldi berri bat egingo da Bizkaia Pasealekuan Hizkuntza Eskola Ofizialaren parean, egun Mundaiz zubian egiten duenaren ordez.
Gainera geltoki berrira ez doazen Lurraldebuseko beste linea batzuek ere aldaketak izango dituzte Donostian zehar egiten duten ibilbidean:
UK01 Azkoitia>Azpeitia>Zestoa>Donostia
UK09 Zumaia>Getaria>Zarautz>Orio>Usurbil>Donostia (N-634tik) eta,
UK10 Zumaia>Getaria>Zarautz>Donostia (AP-8tik)
Ez dute geraldirik egingo Pio XII.ean, eta San Martin, 25etik geralekutik Askatasunaren Hiribideko 24ko geralekuura joango dira zuzenean.
UK11 Zumaia>Getaria>Zarautz>Orio> Ospitalea lineak geraldi berri bat egingo du Antso Jakintsua 35ean Donostiarako norabidean, Easo kaletik jarraituz San Martin kalean izango du geraldia Askatasunaren hiribideko 24ean bukatzeko.
UKO1 linean ere hobekuntza bat egingo da eta norabide bakoitzeko lau zerbitzu berriekin hogeita hamar minutuz behingo maiztasuna lortzen astelehenetik ostirala arteko lan egunetarako. Hauek izango dira zerbitzu berriak:
Azkoitiaà Donostia: 15:20, 16:20, 17:20 eta 19:20
Donostia àAzkoitia: 9:40, 10:40, 11:40 y 20:40
Gainera, zerbitzu guzti hauek ibilbide berdina egingo dute. Donostiako sarrera irteerak Antiguotik egingo dituzte beti eta Azkoitian ere Altzibarren hasi eta amaituko dira.
2136