Lurraldeko hainbat enpresa bildu dira Gipuzkoako ekonomia deskarbonizatzeko
Lurraldeko hainbat enpresa bildu dira Gipuzkoako ekonomia deskarbonizatzeko
Adegik eta Ingurumeneko Departamentuak lurraldeko 60 enpresa baino gehiago bildu dituzte.
Ingurumeneko Departamentuak programa berri bat abiarazi du, ibilbide-orri bat diseinatzearren, eramango gaituena Gipuzkoako ekonomia moderno, lehiakor, eta klimatikoki neutro baterantz.
Ikei eta Tecnalia lanean ari dira lurraldeko hainbat sektoretako 15 enpresarekin baino gehiagorekin, ezagutzeagatik zer pertzepzio duten eta zer estrategia eta lan-ildo erabiltzen dituzten beren produkzio prozesuak deskarbonizatzeko; haietatik jardunbide egokiak ateratzen ari dira eta enpresek dituzten premien ezagutza sakon bat.
Jose Ignacio Asensio: “Ekonomiaren eta industriaren deskarbonizazioa aukera- eta enplegu-iturri bat da gure enpresen lehiakortasuna handitzeko”; “Gipuzkoak baliatu dezake eta baliatu behar du aukera hori, klima-neutraltasunak berekin dakarrena eta ahalbidetuko diguna aurrera egitea garapen jasangarriaren helburuetarantz eta ongizate-gizarte baterantz, non inor atzean geratzen ez den”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok eta Adegiko zuzendari nagusi laguntzaile Paul Liceagak inauguratu dute Gipuzkoako enpresentzako deskarbonizazio lehiakorrari buruzko lehen jardunaldia, zeinaren helburua baita estrategiak bateratzea eta ibilbide-orri bat diseinatzea Gipuzkoa eraman dezan ekonomia moderno, lehiakor, eta klimatikoki neutro batera. Ingurumeneko diputatuak nabarmendu duenez, “ekonomiaren eta industriaren deskarbonizazioa aukera- eta enplegu-iturri bat da gure enpresen lehiakortasuna handitzeko”.
Programa horren bidez, Ingurumeneko Departamentuak hasi nahi du ibilbide-orri bat lantzen, berekin ekarriko duena lurraldearen ekoizpen oinarriak aldatzea, eta aukeraz baliatuko dena deskarbonizazioa azeleratzeko, ekoizpen eredu zaharren ordez sistema berri bidezkoagoak eta iraunkorragoak ezarriz. Gainera, Klima Aldaketaren Lege berriak aurreikusten du betebehar bat enpresentzat, beren karbono-aztarna kalkulatu eta argitara eman dezaten, eta berotegi-gasen emisioak murrizteko planetan lan egin dezaten. Ildo horretan, foru diputatuak azpimarratu du ezen trantsizioa, tresna eta politika egokiak erabilita, “lehiakortasun aukeratzat hartu behar dela, Gipuzkoak baliatu dezakeena eta baliatu behar duena”, eta aipatu du “gure enpresa-sarearen gaitasuna irtenbide berriak eta nitxo berriak bilatzeko, bai eta garapen teknologikoa indartzea eta aliantza estrategiko publiko-pribatuak ere, ahalbidetuko digutenak aurrera egitea garapen jasangarriaren helburuetarantz eta ongizate-gizarte baterantz, non inor atzean geratzen ez den”.
Gipuzkoako administrazioek eta enpresa-sareak elkarrekin diseinatu beharreko estrategiak mendearen erdialdean ahalbidetu behar du energiaren azken kontsumo erabat berriztagarri bat, eta energia-efizientzia nabarmen handitzea. Horrek, egiturazko aldaketa bat baitakar epe ertain eta luzera, berekin ekar dezake lehiakortasuna hobetzea Gipuzkoako industriaren balio-kate osorako, eta eragin onuragarri bat izatea osasunerako, biodibertsitaterako eta klima-aldaketa arintzeko. Foru diputatuak hau gogorarazi du: ”Klima-neutraltasuna lortzeko egiten ditugun ahalegin guztiek onurak ekarriko dizkigute gure bizitzako arlo guztietan: kalitatezko enplegua sortzea, osasuna eta ongizatea hobetzea, eta gure lurraldearen erresilientzia hobetzea”.
Ikei eta Tecnalia lanean ari izan dira lurraldeko hainbat sektoretako 15 enpresarekin baino gehiagorekin, ezagutzearren zer pertzepzio duten eta zer estrategia eta lan-ildo erabiltzen dituzten beren ekoizpen prozesuak deskarbonizatzeko; haietatik jardunbide egokiak ateratzen ari dira eta enpresek dituzten premien ezagutza sakon bat. Ezagutza horrekin, ibilbide-orri bat egingo da enpresek energiaren eta ingurumenaren trantsizioan laguntzeko, lor dadin BEG emisioak % 40 murrizteko helburua 2030erako, bat etorrita Gipuzkoako Klima Aldaketaren Aurkako Borroka Estrategiarekin, eta, gainera, baliagarri gerta dadin palanka lehiakor gisa enpresentzat.
Jardunaldian, bost enpresak erakutsi dituzte beren esperientziak deskarbonizazioaren ildoan, eta partekatu dituzte beren erronkak eta estrategiak beren ekoizpen ereduak aldatzeko: CAF, Plastigaur, Salto Systems, Campezo Obras y Servicios, eta Cementos Rezola-HeidelbergCement Group. Mahai ingurua Ikeik eta Tecnaliak dinamizatu dute.
1695