Lurralsebusek mugikorretik txartelak bere sare osoan erosteko aukera emango duen lehen APP-a abiarazi du
Lurralsebusek mugikorretik txartelak bere sare osoan erosteko aukera emango duen lehen APP-a abiarazi du
Lurralsebusek mugikorretik txartelak bere sare osoan erosteko aukera emango duen lehen APP-a abiarazi du
Romero: “Hau da lehen urratsa EAE osoan txertatutako txartel bakarraren ikuspegi horretarantz. APP berriak dagoeneko erabiltzaileak identifikatzen dituenez, denbora-kontua baino ez da MUGI txartela ere sartzeko aukera ematea.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ticketing teknologia jarriko du abian uztailaren 1etik aurrera. Horrek ahalbidetuko du Lurraldebusen emakida guztietan mugikorretik ordaintzea. Zerbitzu berri hau Lurraldebus osora zabaltzen da orain —orain arte, Loiu aireportuarekin, Bilborekin eta Gasteizekin lotzen duten lineetarako baino ez zegoen eskuragarri—.
Garapen teknologikoa pandemia hasi aurretik zegoen aribidean, eta orain bizkortu egin da ahalik eta azkarren eskaintzeko hiriarteko garraioa eskudirutan ordaintzea saihestuko duen eta erabiltzaileei alternatiba eroso eta segurua eskainiko dien irtenbide hau. Lurraldebuseko txartelak eskudirutan erostea urtean 6 milioi euro inguruan zenbatetsi da (guztizkoaren % 11), eta orain mugikorretik erosi ahal izango dira.
Erakundeetan, berritu eta Gipuzkoako herritarren beharretara egokitu beharra dago etengabe, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko diputatu Rafaela Romeroren arabera. “Hau da lehen urratsa EAE osoan txertatutako txartel bakarraren ikuspegi horretarantz. APP berriak dagoeneko erabiltzaileak identifikatzen dituenez, denbora-kontua baino ez da MUGI txartela ere sartzeko aukera ematea eta erabiltzaileek erabileraren ondoriozko deskontuak lortzea, kolektibo kalteberei edo laguntza-premia handiena dutenei zuzendutako deskontuak barne direla”.
Online erosteko aukerari esker, txartelak APP baten bidez (LurTicket) erosi ahal izango dira, inprimatu beharrik gabe. Bisitariei, turistei eta noizbehinkako erabiltzaileei zuzenduta dago bereziki, leihatiletan eta makinetan erostearen alternatiba azkarra eta zuzenekoa izateko, eta MUGI txartelaren erabilera osatzen du. Txartel hori oso sartuta dago Gipuzkoako herritarren artean, berekin dakarren gero eta deskontu handiagoetako politikari esker.
“Erabakia Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren barruan hartu beharko da, eta laster iritsiko dela espero dut —gehitu du—. Garraio publikoaren operadore guztietan mugikorretik ordaintzea ahalbidetuko du, eta benetako integrazioaz hitz egin ahal izango dugu orduan. Izan ere, behin eta berriz esaten dugunean MUGI eskubideen txartela dela, ahal dugun guztia egin behar dugu eskubide horiek eraginkorrak eta eskuragarriak izatea ahalbidetuko duen euskarria emateko”.
Hizkuntza anitzeko euskarria du (euskaraz eta gaztelaniaz gain). Maila nazionalean, hiriarteko garraiorako bere ezaugarrietako lehen APPa da, eta Gertek euskal enpresak garatu du SDK Justride garapen-kitetik abiatuta (ticketing soluzioetan munduko liderra den Masabi-ren kita). Hainbat hiri handitan, hala nola New Yorken, Londresen edo Sidneyn, eta, besteak beste, Frantzian edo Herbehereetan, mundu osoko 40 garraio-operadorek baino gehiagok ezarri dituzte dagoeneko haren garapenean oinarritutako ticketing-sistemak.
LurTicket bidez txartelak gehienez hilabete lehenago eros daitezke, eta bidaia hasi baino ordubete lehenago aktibatu behar dira mugikorretik.
Aktibatzeak QR kode enkriptatu bat sortzen du, autobusaren gidariak irakurle espezifiko baten bidez baliozkotzen duena (hegazkineratzeko prozesuaren antzekoa da).
8870