Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Maiatzaren 14tik aurrera Lurraldebuseko beste hiru lineek erabiliko dute Donostiako geltoki berria

Maiatzaren 14tik aurrera Lurraldebuseko beste hiru lineek erabiliko dute Donostiako geltoki berria

UK01 linea (Azkoitia-Donostia) autobus geltokian sartuko da, eta UK09 eta UK10 (Zumaia-Donostia) lineak geltokiko kanpoko nasa erabiliko dute.

2016/05/04

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak foru agindu berri bat eman du, Lurraldebuseko hainbat lineek Donostian egiten dituzten ibilbideetan aldaketak sartzeko; aldaketa horiek maiatzaren 14an (larunbata) sartuko dira indarrean.

Hala, Azkoitia eta Donostia arteko UK01 linea autobus geltokian sartuko da; aldiz, UK09 eta UK10 lineek, Zumaia eta Donostia artekoek, geltokiko kanpoko nasan egingo dute geldialdia.  

Autobus geltokira iritsi ondoren, linea guztiek geldialdia egingo dute Askatasunaren hiribidean bidaiariak hartzeko, Donostiatik irteteko egiten duten ohiko ibilbidearen barruan.

Marisol Garmendiak adierazi duen bezala «lineen berrantolaketa horrekin, konpondu egin nahi dira Askatasunaren hiribideko trafikoan eta mugikortasunean sortu diren eragozpenak, linea horien Donostiako azken geldialdiarekin».

Autobus geltoki berria iragan otsailaren 6an abian jartzeak, eskatzen zuen aldaketak egitea Lurraldebuseko lineek hiriburuan egiten dituzten ibilbideetan eta geralekuetan, autobus geltokiaren funtzionamendura egokitzearren.  

Gipuzkoako Foru Aldundiak, kontuan hartuta mugikortasun arloko irtenbideak adostu behar direla zerikusia duten administrazioen artean, hainbat bilera egin ditu Donostiako Udalarekin, eta bilera horietatik beste proposamen bat atera da, Donostiako ibilbideetan aldaketa osagarriak jasotzen dituena.

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azpimarratzen duen bezala «espero dugu Donostiako Udalarekin batera egindako lanak konpondu egingo dituela Askatasunaren hiribideko mugikortasun arazoak». Erakunde publikoak irtenbideak ematen ahalegindu behar dugu, interes orokorra defendatzekoak, eta, kasu honetan, lagunduko dutenak herriarteko eta hiriko garraio publikoa hobetzen, eta herritarrek hori erabiltzea sustatzen.

 

IBILBIDE BERRIA

 

Maiatzaren 14tik aurrera, UK01 linea San Martin kaleko 25. zenbakitik autobus geltokira joango da; hala, Askatasunaren hiribideko 24. zenbakiko geralekua erabiliko da, bakarrik bidaiariak hartzeko Azkoitirantz. 

UK09 eta UK10 lineak ere autobus geltokiraino iritsiko dira, eta kanpoko nasan egingo dute geldialdia (Federico García Lorca kalea 2). Linea horien Askatasunaren hiribideko geralekua (Zumaiarantz bidaiariak hartzeko bakarrik erabiliko da) lekuz aldatzen da, hau da, Askatasunaren hiribideko 24. zenbakian geratu ordez, 34. zenbakian geratuko da.

Modu horretan, desagertu egiten da ordutegiak doitzeko autobusek Askatasunaren hiribidean denbora egiteko erabiltzen zuten espazioa, hasiera batean, Udalak onartutakoa, mugikortasun egokia eta trafikoaren gaineko eragin txikiagoa bermatuta.

Lurraldebuseko lineetan eginiko aldaketa horrek, Donostiako Udalarekin adostutakoak, jasotzen du beharrezkoa dela Lurraldebusen beste markesina bat jartzea Askatasunaren hiribideko 34. zenbakian, UK09, UK10 eta UK11 lineen geraleku berria izateko.

  

1878