Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 100 itsasontzi inguruk hartuko dute parte Festibalaren lehen edizioan

100 itsasontzi inguruk hartuko dute parte Festibalaren lehen edizioan

Maiatzaren 17tik 21era izango da Pasaian.

Festibalak, besteak beste, Hermione itsasontziaren partaidetza izango du, Lafayette Markesak independentziaren gudan laguntzeko asmoz Estatu Batuetara eraman zuen ontzi frantsesaren erreplika.

Pasaiako Itsas Festibala 2018 Euskal Herriko lehen itsasontzi topaketa izango da. Ekitaldiak kontinentetik etorritako itsasontzi tradizionalak bilduko ditu eta programazio kultural aberatsa izango du, gure tradizioan eta jaialdian parte hartuko duten europear kultura ezberdinen interakzioan oinarritua.

Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibalaren helburu nagusia itsas ondarea aldarrikatu, balorean jarri eta zabaltzea da, ondare hau Pasaiako apostu estrategikoetako batean bihurtzen ari delarik. Musika, gastronomia, artisautza eta tailer ezberdinek osatuko dute itsasontzi hauen inguruan antolatuko den egitaraua, beti ere alderdi kulturalena eta identitarioena bilatuz eta herriko itsas kulturarekiko harreman zuzena azaleratuz.

Jaialdiak oinarritzat dituen baloreak kalitatea, autentikotasuna eta jasangarritasuna dira eta hauek izango dira oinarri kulturen arteko harremanak lantzeko eta gure historia balorean jartzeko, eraldatze soziala, ekonomikoa eta kulturalarekin batera.

Pasaiak bere itsas historiari omenaldia egin dio

Pasaiako portuak nahitaezko garrantzia izan du historikoki ontzigintza eta arrantza industrian; portu naturala izanik, kokapen estrategikoa eta ontzigintzarako lehengaien hornidura egokia eduki baitu.

Pasaia betidanik izan da lehen mailako itsasontzi-base estrategikoa Europan. Izan ere, Lafayette markesak Estatu Batuetako independentziaren gudan bere abentura hasteko aukeratu zuen portua ere izan zen. Gainera, bere formagatik, mendeetan zehar Bizkaiko Gokoko porturik onena kontsideratu da. Badiaren babesean industria garrantzitsua garatu zen, arrantzan, merkataritzan eta ontzigintzan oinarritua. Gaur egun, Pasaiak itsas ondare garrantzitsua eskaintzen du eta erreferentea da merkataritzan, arrantzan eta ontziolan.

Galizia, ohorezko gonbidatua

Federación Gallega por la Cultura Marítima y Fluvial 1993an sortu zenetik, itsasontzien berreskuratzearen eta dinamizazioaren alde eta itsas ondarearen ikerlanean eta zabalkuntzan lan egin du. Bere lanari eta itsas historiari omenaldi bezala eta Pasaiarekin duen lotura historikoa dela eta, lehen edizio honetako ohorezko itsas kultura gonbidatua Galizia izan behar zela ikusi da.

Itsasontzi tradizionalak

Hermione, Kaskelot, Biche, Ozentzio, Saltillo, Mater bezalako itsasontziak eskartzen ditu Festibalak, Monumentu Historiko bezala izendatuak dauden 12 ontzirekin batera eta Euskal itsasontzi nabarmenak euskal itsas ondarea zaintzen duten elkarte ezberdinek egindako lanari esker mantentzen direnak: Albaola, Beduola, Egurrezkoa, Euskal Bateleroak eta Itxas Egur Haizean.

 

  

1609