Maite Peña: “Funtsezkoa da Alzheimerdun gaixoen zaintzaileak ere zaintzea”
Maite Peña: “Funtsezkoa da Alzheimerdun gaixoen zaintzaileak ere zaintzea”
AFAGI elkartearen kanpainak mahai informatibo batzuk eta hitzaldi ziklo bat hartuko ditu lurraldeko hamabost herritan, eta baita ere giza kate solidario bat Donostian, irailaren 24an.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak Alzheimerdun gaixoen zaintzaileen lana, “askotan ikusezina”, azpimarratu du, eta, halaber, adierazi du "funtsezkoa dela zaintzaileak zaintzea”. Peñak, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteko (Afagi) lehendakari Koldo Aulestiarekin batera eman duen prentsaurrekoan, nabarmendu du “lankidetza” bikaina dagoela Aldundiaren eta Afagiren artean, Alzheimerdun gaixoen eta beraien senide eta lagunen "bizitza kalitatea" hobetu ahal izateko.
Alzheimerraren Munduko Eguna ospatuko da datorren irailaren 21ean eta, hori dela eta, Afagiren aurtengo kanpainaren lema “Zaintzailearen balioa” izango da; izan ere, kanpainaren helburua da dementzia duten gaixoen zaintzaileen lana “aldarrikatzea eta bistaratzea”, eta Koldo Aulestiak nabarmendu duenez, zaintzailea da, dudarik gabe, Alzheimerraren gaixotasunari osoki aurre hartzeko zereginaren “aktore nagusia”, berak zaintzen baitu gaixorik dagoen senidea, berak ikusten baitu nola pixkanaka gainbehera doan, eta berak sufritzen baititu gaixotasunaren eraginak”.
Carlos Peña: 24 ordu igerian
Horrela, Alzheimerraren Munduko Eguna dela eta, Afagik hainbat ekintza antolatu ditu: alde batetik, ostegunetik hasi eta azaroaren 19ra arte mahai informatiboak eta hitzaldi ziklo bat egingo dira lurraldeko hamabost herritan: Orio, Zarautz, Donostia, Arrasate, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Pasai Donibane, Irun, Hondarribia, Tolosa, Zaldibia, Ordizia, Mutriku eta Ondarroa. Eta bestetik, irailaren 24an, eguerdian, giza kate solidario bat egingo da Donostiako Kontxako hondartzan, eta bertan parte hartuko du Carlos Peña igerilari tolosarrak, zeinak igeriketa zeharkaldi arriskutsuak egiten dituen planetako ibai, aintzira eta itsaso ezkutuenetan. Horrela, bada, Carlos Peña Aquariumeko arrapalatik aterako da larunbatean, goizeko 10:00etan, eta 24 orduz egingo du igerian Donostiako badian; igandean, goizeko 10:00etan, amaitutzat emango dio egite bikain horri.
zaintzailea da, dudarik gabe, Alzheimerraren gaixotasunari osoki aurre hartzeko zereginaren aktore nagusia
1975