Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Marisol Garmendia: “Hondarribiko aireportua estrategikoa da eta elkarrekin lan egin behar dugu haren eraginkortasuna bermatzeko”

Marisol Garmendia: “Hondarribiko aireportua estrategikoa da eta elkarrekin lan egin behar dugu haren eraginkortasuna bermatzeko”

Marisol Garmendiak Euskal Autonomia Erkidegoko Aireportuak Koordinatzeko Batzordeak sortutako lantaldean parte hartu zuen atzo Donostian.

2016/11/04

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko foru diputatu Marisol Garmendiak Euskal Autonomia Erkidegoko Aireportuak Koordinatzeko Batzordeak sortutako lantaldean parte hartu zuen atzo Donostian. Lantalde horrek Hondarribiko aireportuko hegaldiak mantentzea eta areagotzea ahalbidetuko duten teknikak aztertzea du helburu.

Aenaren, Hegazkintza Zibilaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Irungo eta Hondarribiko udalen eta Ortzibiaren ordezkariek parte hartu duten lantalde horren sorrerak Vueling hegazkin-konpainiak duela gutxi iragarritakoari erantzuten dio. Izan ere, konpainiak Hondarribiko aireportuan jarduteari utziko dio Europako segurtasun-araudiak betetzeko pista 300 metro laburtu beharra gauzatzen denean.

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak apustu irmoa egin du kudeaketa eta plangintza egokiaren bidez aireportuko jarduera ahal den heinean mantentzeko eta areagotzeko lan egitearen alde.

Marisol Garmendiaren hitzetan, “Azpiegitura hori estrategikoa da Gipuzkoarentzat; pixkanaka gora egiten ari diren zifrak ditu eta oraindik bidea dute egiteko”. Gogorarazi du, halaber, “behar-beharrezkoa dela aireportuko lanpostuak mantentzea eta plantillan murrizketarik ez egitea”. Hori dela-eta, bilera “oso positibotzat jo du, alde guztiak agertu baitira elkarrekin lan egiteko prest, Hondarribiko aireportuaren egungo eraginkortasuna bermatzeko”.

  

1528