Marisol Garmendia Orbea enpresan izan da, eta Gipuzkoako mugikortasun jasangarri eta osasungarriaren aldeko lankidetza-bideak aztertu ditu

Diputatuak zuzenean ezagutu ditu Orbea enpresaren instalazioak, eta enpresako arduradunekin bildu da hasierako harremanak ezartzeko, bertan egiten duten lana ezagutzeko eta elkarrekin lan egiteko moduak aurkitzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendia, Departamentuko Iñaki Prego eta Miguel Ángel Crespo zuzendariekin batera, Orbea enpresak Mallabian dituen instalazioetan izan da gaur goizean, eta hirurak euskal bizikleta-enpresa horretako arduradunekin bildu dira (Orbeako zuzendari kudeatzaile Jon Fernándezekin, Marketineko arduradun Ander Olariagarekin eta Mugikortasuneko arduradun Jon Gantxegirekin). Bilera horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orbeak mugikortasun jasangarri eta osasungarriari (eta, zehazki, bizikleta bidezko mugikortasunari) lotutako hainbat proiekturi buruz hitz egin dute, eta Gipuzkoako lurraldean mugikortasun hori hobetzeko lankidetza-bideak aztertu dituzte.
Bileraren ondoren, Jon Fernándezek, Ander Olariagak eta Jon Gantxegik Garmendia diputatuari eta zuzendariei lagundu diete Orbea enpresaren instalazioetan egindako bisitaldi gidatu batean. Bertan, mundu-mailako bizikleta-fabrikatzaile nagusietako bat den enpresa horretan nola lan egiten den ikusi ahal izan dute, eta zuzenean ezagutu dituzte Orbeako lan-prozesuak eta beste alderdi batzuk.
1953