Markel Olanok eta Jose Antonio Santanok bide orria adostu dute Hego Ingurabiderako
Markel Olanok eta Jose Antonio Santanok bide orria adostu dute Hego Ingurabiderako
Gipuzkoako Diputatu Nagusiak hirira egin duen bisitaldi instituzionalean hark eta Irungo Alkateak egin duten bileran itxi duten konpromisoetako bat da
Jose Antonio Santano Irungo Alkateak eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak bi akordio garrantzitsu aurkeztu dituzte gaur Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzarekin hirian irtenbidearen zain zeuden gai batzuen inguruan.
Alde batetik, egutegi bat ezarri behar zen Irungo Hego Ingurabidea martxan jartzeko, eta bestetik, adinekoentzako Arbesko Egoitzari dagokion proiektuarekin hastea adostu da.
Erabakiak Foru Aldundiko ordezkari gorenak Irunera egin duen bisita instituzionalaren esparruan iragarri dira; bisitaldi hori lan bilera batekin hasi da, eta hartan bi gai horiek izan dira batez ere hizpide.
Bileran Aldundiaren aldetik Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura Diputatuak, Maite Peña Gizarte Politika Diputatuak, Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak eta Kultura, Denis Itxaso Turismoa, Gazteria eta Kiroletako diputatuakhartu dute parte. Irungo Udalaren aldetik hauek parte hartu dute: Miguel Angel Páez lehen alkateordea, Xabier Iridoy Hirigintza ordezkaria, eta Cristina Laborda Obretako ordezkaria eta Sergio Corchon Gizarte Ongizateko ordezkaria.
2109