Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ingurumen eta Gizarte Politikak Uliazpi erakundearen Zubieta zentroko bi etxetan energia-hobekuntzak finantzatzeko hitzarmen bat sinatu dute

Ingurumen eta Gizarte Politikak Uliazpi erakundearen Zubieta zentroko bi etxetan energia-hobekuntzak finantzatzeko hitzarmen bat sinatu dute

Ingurumen Departamentuak 205.400 euroko inbertsioa egingo du Hondarribian lekutzen den Uliazpi erakundearen Zubieta zentroko bi etxetan aerotermia-sistema bat instalatu eta barnealdearen banaketa aldatzeko obrak finantzatu eta egikaritzeko.

Uliazpi

Jose Ignacio Asensio:Ezinbestekoa da energia-eredu jasangarri bateranzko aldaketak sorrarazten laguntzeko sinergiak aprobetxatzea, Gipuzkoako gizartearen energia-txirotasuna murriztuz eta prebenituz, energia-mendekotasun gutxiago batekin eta CO2 emisio gero eta baxuagoekin, Klima Aldaketaren aurkako borrokarako politikekin lerrokatuta”.

Jarduketa horrekin, etxeen energia-kontsumoaren % 100 energia berriztagarriekin gauzatuko da (aerotermia eta biomasa) eta energia fosilen kontsumoa ekidingo da.

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Maite Peña Gizarte Politiketako diputatu eta Uliazpi Fundazioko presidenteak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizez Gipuzkoako Foru Aldundian. Hitzarmen horren helburua Uliazpi erakundearen Zubieta zentroko bi etxeetan aerotermia-sistema bat instalatu eta horien barnealdeko banaketa aldatzeko obrak finantzatu eta egikaritzea da.

Ingurumen Saila azken urteotan hainbat jarduketa burutzen ari da energia arloan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinetan energia-aurrezpena akuilatu eta bultzatu, eta energia berriztagarriak aprobetxatzera bideratuak. Hori dela eta, Uliazpin energia-kontsumoa murriztu eta energia berriztagarriak ezartzeko modua aztertzeko ikerketa bat egin ondotik, Zubieta zentroko bi etxetan aerotermia-sistema bat instalatu eta horien barnealdeko banaketa-sistema aldatzea erabaki da, barrutiaren barnealdeko erosotasuna energiari begira modu eraginkor batekin hobetze aldera.

Uliazpi Fundazioak kudeatzen duen Zubieta zentroak bere jardunarekin lotutako energia-kontsumo handia du. Beraz, energia-kontsumoa murrizteko xedez, energia ekoizteko zenbait aukera aztertu dira, eraikinen eskaeretara iristeko moduan, errentagarritasun ekonomikoari so bideragarriak diren marjina batzuen barruan, horien ingurumen-inpaktua ere balioetsiz.

Proposatutako jarduketarekin, bi etxeetan, egun dagoen berogailu-sistema zoru bero-emaileko sistema batekin aldatzen da, aerotermiako bi makina instalatuta elikatuko direnak. Halaber, bi etxetan aireztapen-sistema bat ezarriko da, instalazio termikoen erregelamenduko betekizunak betetze aldera. Jarduketa horrekin, etxeen energia-kontsumoaren % 100 energia berriztagarriekin gauzatuko da (aerotermia eta biomasa) eta energia fosilen kontsumoa ekidingo da.

Sailak abiatutako ekintzen artean, zentro, eraikin eta instalazio guztietan energia-sistema eta -teknologia garbi, efiziente eta berriztagarriak instalatzekoak daude. Hitzarmen hau sinatuta, Ingurumen Sailak eta Gizarte Politika Sailak energia-aurrezpena eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatuko dute Aldundiaren eraikin publikoetan, modu horretan, trantsizio energetikoa ahalbidetuz.

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez, “ezinbestekoa da energia-eredu jasangarri bateranzko aldaketak sorrarazten laguntzeko sinergiak aprobetxatzea, Gipuzkoako gizartearen energia-txirotasuna murriztuz eta prebenituz, energia-mendekotasun gutxiago batekin eta CO2 emisio gero eta baxuagoekin, Klima Aldaketaren aurkako borrokarako politikekin lerrokatuta”.

Bestalde, Maite Peña diputatuak azpimarratu duenez, hitzarmen hau sinatuta “energia-efizientzia hobetzeaz gain, Uliazpi erakundearen baliabideen erabiltzaile diren pertsonen ongizatea hobetzen lagunduko da”. Gizarte Politika Sailaren “maxima” da kalitatezko zaintzak ematea, pertsona bakoitzaren premia eta eskaeren araberakoak, “eta horretan jarraitzen dugu lanean atsedenik gabe, hori horrela izan dadin lurraldeko gizarte baliabide guztietan” ñabartu du. Diputatuari oso positiboa iruditu zaio hitzarmen hau sinatuta ematen duten urratsa, “izan ere, hain zuzen, adimen desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako osoko arreta eskaintzeko helburua lortzen laguntzen du, era berean, ingurumenaren eta jasangarritasunaren ikuspegia kontuan izanik”.

  

1925