Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea META! Kulturarako finantzeketa berria mikromezenazgoaren eskutik

META! Kulturarako finantzeketa berria mikromezenazgoaren eskutik

Itxaso: gizarteak aukeratuko ditu interesa duten proiektuak eta aldi berean kultura eragileak indartuk dira eta tresna berriak izango dituzte

2016/05/01
Denis Itxasok adierazi duenez, Gipuzkoan kultura bultzatu nahi badugu, politiken bitartez baliabide gehiago lortu behar ditugu, sortzaileen jarduera sustatu eta lurraldeko kultura-industriak indartu.
 
Horretarako, hainbat tresna behar dira honako hauek lortzeko:
 
•Kultura-proiektuek eta sortzaileek gizartearekin konexio handiagoa izateko.
•Baliabide ekonomiko berriak erakartzeko, batik bat, eremu pribatuan.
•Gipuzkoako kultura-jarduera jasangarriagoa izateko.
 
Oinarri horietatik abiatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak mikromezenasgo/crowdfunding kanpaina bat sortu du: META!
 
FINANTZABIDE BERRIA
 
META! kultura finantzatzeko bide berria da; mikromezenasgoan edo crowdfunding-ean oinarritzen da, eta honako aukera hauek eskaintzen ditu:
 
•Kultura-arloko proiektu eta ekimenek gizartean zenbateko babesa duten jakiteko aukera, Interneteko plataformen bidez aurkeztuta.
 
•Diru-laguntza publikoen osagarri, finantzaketa pribatua lortzeko aukera, proiektu bakoitzaren jarraitzaileek egindako ekarpenen bitartez.
•Finantzaketa publikoa gizartearen babes handiena duten proiektu eta ekimenetara bideratzeko aukera.
 
CROWDFUNDING-A, PRESTAKUNTZA ETA LAGUN EGITEA
 
META! programaren bitartez, Kultura Departamentuak crowdfunding-eko, prestakuntzako eta lagun egiteko baliabideak eskaintzen dizkie programan parte hartzen dutenei:
 
•Crowdfunding-eko kanpainen bitartez proiektuek lortzen dutenaren adinako zenbatekoa emango du Departamentuak, proiektu bakoitzeko muga 3.500 € izanik; 2016. urtean META! programaren guztizkoa 70.000 € da.
 
•Parte-hartzaileek prestakuntza-ikastaro bat jasoko dute crowdfunding-proiektuak garatzen ikasteko.
 
•Parte-hartzaileek aholkularitza jasoko dute une oro proiektua abiarazteari eta garatzeari dagokionez.
 
HITZARMENA: META! – GOTEO FUNDAZIOA
 
META! mikromezenasgo/crowdfunding-eko programa garatzeko, Aldundiak hitzarmena sinatu du Goteo Fundazioarekin:
 
•Laguntza eta babesa emateko META! programa martxan jartzean.
•Prestakuntzako bi tailer egiteko.
•Goteo.org plataforman META! gunea sortzeko.
•Kultura-arloko 20 proiektu hautatu eta laguntzeko.
Parte-hartzaileek goteo.org plataformaren bidez aurkeztu behar dituzte proiektuak, ekainaren 19a baino lehen.
 
 
  

1415