Gipuzkoak Aste Santuan turismoa hazkundearen bidera itzuli da
Gipuzkoak Aste Santuan turismoa hazkundearen bidera itzuli da
Landa etxeetan hazkundea % 125,4koa izan da apirilean
Denis Itxaso: “eskaintza integratzeak eta gure lurraldea helmuga egituratu eta kohesionatu gisa aurkezteak biderkatu egiten ditu turismoaren merkatuan ditugun aukerak”
Apirilean % 26 hazi da Gipuzkoan emandako gau kopurua, eta hazkundea alde guztietan gertatu da. Landa etxeetan hazkundea % 125,4koa izan da.
Gipuzkoak Aste Santu honetan berreskuratu du apirila aurreko hilabeteetan izandako beherakada, eta era horretan turismoa hazkundearen bidera itzuli da.
2017ko Aste Santuan 16.687 bisitari izan ditugu Gipuzkoan, hau da, aurreko urteko Aste Santuan baino % 4,4 gehiago; eta gurean eman dituzten gauen kopurua 36.940 da, aurreko urtean baino % 2,6 gehiago.
Gau kopuruaren hazkunde hori alde guztietan gertatu da, kostaldean izan ezik. Donostian, hazkundea % 4,5ekoa izan da; metropoli eremuan hazkundea ikusgarria izan da, % 47,3koa; eta barrualdean, berriz, % 3,6koa.
Oso adierazgarria izan da turista atzerritarren gehikuntza, % 30 hazi baita.
Landa etxeetan emandako gauen kopurua ere zertxobait igo da, % 1,4.
Datu horiek ikusita, Denis Itxasok hauxe adierazi du: “eskaintza integratzeak eta gure lurraldea helmuga egituratu eta kohesionatu gisa aurkezteak biderkatu egiten ditu turismoaren merkatuan ditugun aukerak”.
Apirila
Apirileko datuak, osotasunean hartuta ere, oso positiboak izan dira, Gipuzkoara etorri diren bidaiarien kopurua % 19,7 hazi da eta emandako gauen kopurua % 26.
Urteko lehenengo hilabeteetan jaitsierak izan badira ere, urteko metatutan, Gipuzkoak balantze positiboa dauka aurreko urteko hilebete horiekin beraiekin alderatuta; hala, bidaiarien kopurua % 1,85 hazi da eta emandako gauen kopurua % 1,86.
Apirilean, gau kopuruaren igoera orokorra izan da alde guztietan. Donostian, % 29 hazi da; metropoli eremuan, % 69; kostaldean, % 7,8, eta barrualdean, % 23,4.
Ostatuetako batez besteko egonaldia 1,92 egunekoa izan da, aurreko urtean baino % 5 gehiago.
Oso adierazgarria da landa etxeetako bidaiari nahiz gau kopuruaren datua, % 65 eta % 125,4 hazi baita hurrenez hurren, eta urteko metatuan igoera % 9,71koa eta % 15,3koa da bidaiari kopuruari eta gau kopuruari dagokienez.
“Apirileko eta Aste Santuko datuak oso positiboak dira bide onetik goazela adierazten baitigute. Turismoa urte sasoi guztietara zabaltzea eta Gipuzkoako alde guztietara iristea lortzen ari gara, eta esan dezakegu Donostiaz gain, metropoli eremua eta landa etxeak direla turismoaren eragile nagusiak Gipuzkoan” esan du Itxasok.
San Sebastian Region turismo bulegoa
Aste Santuko egunetan 3.250 pertsona inguratu dira bulegora, 650 eguneko; horietatik, % 56 Espainiakoak eta % 43 atzerritarrak.
Bulegoan 357 produktu turistiko saldu dira San Sebastian Region Erreserba Zentralaren bidez, eta fakturazioa 7.300 eurotik gorakoa izan da.
1900