Migratzaileentzako larrialdi zentro berria
Migratzaileentzako larrialdi zentro berria
Modu horretan iragaitzazko migratzaileak hartu ahal izango ditu Gipuzkoak, eta pertsona horiei berehalako laguntza eman
Foru Aldundiak, udalek eta Gurutze Gorriak adostu dute gaurtik aurrera aldi baterako larrialdi zentro bat martxan jartzea, 25 lagunentzakoa. Modu horretan, iragaitzazko migratzaileak hartu ahal izango ditu Gipuzkoak, eta pertsona horiei berehalako laguntza eman. Zentroaren kokapena zehaztu bitartean, behin-behinean Gurutze Gorriak duen egoitza batean hartuko dituzte etorri daitezkeen migratzaileak.
Maite Peña Gizarte Politikako diputatua izan da topaketako buru eta, bertan, aurtengo udan beste herrialde batzuk helmuga dituzten migratzaileen helduera eta paso puntuala aztertu dute. Peñak adierazi duenez, aldi baterako zentro hau “Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Donostiako Udalak eta Irungo Udalak finantzatuko dute”. Eta gaineratu du aipatutako zentroan “garbitasuna, jatekoa eta ohea” eskainiko zaiela, egun birako, beharrezkoa den kasuetan.
“Helburua da denbora eta larrialdi-egoera horretan arreta humanitarioa eskaintzea. Kasu askotan, gainera, behar duten bakarra beren sakelako telefonoak kargatzeko puntua eta wifi sarea baino ez dira, haien nondik norakoen eta, ustez, heltzeko egunaren berri emateko”, oroitarazi du Peñak.
Gaur arte, iragaitzazko 150 migratzaile iritsi dira Gipuzkoara (581 Autonomia Erkidegoan), 46 ostatu-gau baino gutxiago behar izan dituztenak; “izan ere, beren ideia Europako beste puntu batzuetara bidaiatzen jarraitzea da”, azaldu du diputatuak, zeinak, amaitzeko nabarmendu duen erakunde arteko “koordinazio ona”, pertsona hauentzako arreta protokolo bat adosteko eta “giza laguntza eskaintzeko”.
aipatutako zentroan garbitasuna, jatekoa eta ohea eskainiko zaie
2035