Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver MUBILek Eskuzaitzetako egoitza definitiboa irekiko du maiatzaren 12an, mugikortasun jasangarriaren alorreko erreferente europarra bihurtuz

MUBILek Eskuzaitzetako egoitza definitiboa irekiko du maiatzaren 12an, mugikortasun jasangarriaren alorreko erreferente europarra bihurtuz

• Gune honek ateak zabaltzean, 9.700 metro karratuko azaleran, punta-puntako testatze azpiegitura teknologikoa eskainiko die alorreko enpresa, erakunde eta berrikuntza eta ezagutza guneei. • Guztira 65 profesionalez osaturiko bederatzi enpresek, MUBIL Center-era eramango dituzte beraien bulegoak datozen asteetan.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Datorren maiatzaren 12an, Gipuzkoaren industriaren ibilbideak mugarri garrantzitsua biziko du, MUBIL Center, Gipuzkoako Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko egoitza, ofizialki inauguratuko baita Eskuzaitzetako industrialdean (Donostia-Zubieta). Inaugurazio hau garrantzi handiko mugarri bat da, bai lurraldearentzat eta baita Europako mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren eremuarentzat ere.

Inaugurazioan Gipuzkoako eta Euskadiko erakundeetako ordezkariak egongo dira, baita mugikortasunaren sektorearekin lotutako enpresa-ehunaren ordezkari nabarmenak ere. Besteak beste, mugikortasunaren balio-katean kokatzen diren enpresak eta teknologia eta ikerketa-zentroetako ordezkariak izango dira bertan.

MUBIL proiektua 2018an jarri zen abian, etorkizunari aurrea hartu eta Gipuzkoa mugikortasun berriaren abangoardian kokatzeko asmoz. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatutako lankidetzazko gobernantza eta aurreratze estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia honen helburua etorkizuneko lehiakortasuna eta enplegua sustatzea da, Gipuzkoako industria-sarearen etorkizuneko garapenerako funtsezkoak diren espezializazio esparruetan proiektu estrategikoak identifikatuz, diseinatuz eta gauzatuz. Estrategia honek, Gipuzkoako enpresa-sare tradizionala zaindu eta babesteaz gain, aukerak eta merkatu berriak sortzea du helburu.

Gipuzkoa, mugikortasunaren berrikuntzaren erdigunea Europan

9.700 m²-ko azalerarekin, MUBIL Center, ekosistema honetan inauguratuko den lehen eraikina izango da, mugikortasun jasangarriaren esparruan erreferente gisa kokatuz. Bertan, azken belaunaldiko operazio-zentro aurreratua aurkitzen da, energia biltegiratzeko laborategi modernoez, trakzio-sistema elektrikoez eta hidrogeno-pilez hornitua.

Zentro honen inaugurazioa trantsizio energetikorako urrats garrantzitsua da. Izan ere, Europatik datozen helburu klimatikoekin lerrokatu eta 2030erako berotegi-efektuko gasen emisioa %55 murrizteko estrategiarekin bat bait dator. Testuinguru honetan, MUBIL Center teknologien garapenerako gune estrategikoa izango da, elektro mugikortasunaren eta garraioaren digitalizazioaren arloetan, besteak beste.

Abangoardiako laborategiak, mugikortasun elektriko eta jasangarriko soluzio berritzaileak bultzatzeko eta balioztatzeko

Abangoardiako azpiegitura teknologikoz hornitutako laborategi aurreratu hauek azpiegitura paregabea eskainiko diete sektoreko enpresei – ibilgailu elektrikoen, baterien, trakzio elektrikoaren, motorren eta hidrogeno-pilen fabrikatzaileei, besteak beste – beren produktuak baldintza errealetan garatzeko, testatzeko eta balioztatzeko. Honi esker, enpresek, beraien produktuak eraginkorrak, seguruak eta merkatuaren eskakizunetara egokituak daudela bermatu ahal izango dute.

MUBIL HUB: berrikuntza globaleko ekosistema

MUBIL Center, Eskuzaitzetan aurkitzen den 48.000 m²-ko lursail batean kokatzen da, eta bertan ekimen publiko eta pribatuak garatuko dira, Europan berrikuntzaren erreferente bakar gisa sendotuz. Bertan, mugikortasunaren sektorearen erronka nagusiei aurre egiteko lankidetza-proiektuak bultzatuko dira, garraioaren deskarbonizazioa eta ekonomia jasangarri batera bideratuz.

Gipuzkoak, horrela, mugikortasun iraunkor eta adimentsuaren arloan Zubietako instalazioetatik haratago lanean diharduten enpresek, ikerketa-zentroek eta eragileek osatutako ekosistema bat izango du, eta lurraldearen lidergoa indartuko du sektore honetan. Hala nola VICOMTECH, CIDETEC eta TECNALIA, bezalako agente batzuk Eskuzaitzetara fisikoki eramango dituzte euren egoitzak.

Sektore berrien sustapena, aukera berrien sorrera eta startup-en hazkuntzari babesa

MUBIL Centerren alderdi nabarmenetako bat mugikortasun jasangarriari lotutako negozio berriak sortzeko duen gaitasuna da. Datozen asteetan, bederatzi enpresek (guztira 65 profesional) MUBIL Centerrera mugituko dituzte bulegoak, eta horrek konponbide berritzaileak garatzen eta sektore horretan lanpostu gehiago sortzen lagunduko du. Enpresa horien helburua, MUBIL ekosistemaren barruan hedapen eta hazkunde planekin jarraitu eta Gipuzkoa mugikortasun jasangarriaren eta adimentsuaren esparruan Europako erreferente bihurtzea da.

Mugikortasun jasangarriarekiko eta garraioaren etorkizunarekiko konpromisoa

Espazio berri honekin, MUBILek berrikuntza bizkortzeko, enpresa berriak sortzen laguntzeko eta mugikortasunak dituen erronkei irtenbide berritzaileak emateko eginkizunarekin jarraitzen du, betiere erronka hauek enpresentzako eta bezeroentzako aukera bihurtzeko helburuarekin.

  

3187