MUGIk bere historiako urterik onena erregistratu du 2023an, txartel horrekin 69 milioi bidaia ordaindu baitira, 2022an baino 12 milioi gehiago
MUGIk bere historiako urterik onena erregistratu du 2023an, txartel horrekin 69 milioi bidaia ordaindu baitira, 2022an baino 12 milioi gehiago
MUGIk bere historiako urterik onena erregistratu du 2023an, txartel horrekin 69 milioi bidaia ordaindu baitira, 2022an baino 12 milioi gehiago
MUGIren barruko garraio publikoetan egindako bidaien % 82 txartelarekin ordaindu ziren. Gainera, iaz 92.709 txartel pertsonalizatu eta 37.764 txartel anonimo saldu ziren guztira
MUGI sistemaren erabilerak goranzko joerari eutsi dio 2024ko lehen hilabeteetan. Urtarriletik maiatzera 60.253 txartel jaulki dira (aurreko urteko aldi berean baino % 17 gehiago) eta 34,3 milioi bidaia egin dira (2023ko lehen bost hilabeteetan baino ia milioi bat gehiago).
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Datu horiek erakusten digute MUGI Gipuzkoan oso finkatuta dagoela. Garraio sistema bateratuak deskontu eta hobari handiak eskaintzen dizkie erabiltzaileei, garraio publikorako sarbidea demokratizatzeko eta Gipuzkoa bidezkoago eta kohesionatuago baten eraikuntzan aurrera egiteko. Urratsak egiten jarraituko dugu MUGI garatzen jarrai dadin eta, horrela, lehendik ditugun erabiltzaileak fidelizatzeaz gain, gero eta gipuzkoar gehiagok gure garraio publikoko sare zabala erabiltzearen aldeko apustua egin dezaten, mugitzeko modu jasangarri, eroso, seguru, lehiakor eta irisgarri baten alde egiteko».
MUGIk 2023an historiako daturik onena erregistratu zuen, 69 milioi bidaia ordaindu baitziren txartel horrekin, aurreko urtean baino hamabi milioi gehiago (+% 17,1). Izan ere, hamarretik zortzi baino gehiago dira (% 82) sisteman sartutako garraio publikoetan txartel honen bidez ordaintzen diren bidaiak.
Hala jakinarazi du astelehen honetan Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek. Prentsaurreko bat eskaini du Donostian, MUGIren 2023ko balantzea azaltzeko, eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako zuzendari Eluska Renedok ere izan da bertan.
Bertan, Domínguezek azaldu du 2023an MUGI sisteman txertatutako garraio publikoetan egin ziren 83 milioi bidaietatik, 69 milioi baino gehiago ordaindu zirela txartelarekin. Gainera, guztira 130.473 txartel saldu ziren; horietatik 92.709 arruntak izan ziren eta 37.764 anonimoak. Datu horiek pandemia aurrekoak baino nabarmen handiagoak dira, %10,63 igo baitira 2019arekin alderatuta, hori izan baitzen azken erreferentzia urtea. Horrez gain, goranzko joera hori mantentzen ari da 2024ko lehen hilabeteetan. Eskura ditugun datuekin jadanik esan dezakegu urtarriletik maiatzera 60.253 txartel jaulki direla (aurreko urteko aldi berean baino % 17 gehiago), eta 34,3 milioi bidaia egin direla (2023ko lehen bost hilabeteetan baino ia milioi bat gehiago).
Emakumeak, Gipuzkoan bizi direnak eta hiri-autobusaren erabiltzaileak
Erabiltzaileen profilari dagokionez, esan daiteke MUGIren erabiltzaileen gehiengoa emakumezkoa dela, Gipuzkoan bizi dela eta hiri-autobusak erabiltzen dituela. Ildo horretan, MUGI sistemak 690.137 erabiltzaile ditu guztira, eta hamarretik ia sei (% 56) emakumeak dira. Erabiltzaileen % 92 Gipuzkoan bizi da, eta erdia baino gehiago (% 55) Donostian edo Donostialdean. Hiri-autobusak dira MUGIren barruan gehien erabiltzen diren garraiobideak, bidaien % 40 hartzen baitute; hiriarteko autobusak % 32 dira, eta trenak % 28. Aurten ere, DBUS MUGIrekin ordaindutako bidaien rankingeko buruan dago, bidaia guztien % 36ra iritsiz; ondoren datoz Lurraldebus (% 32), Euskotren (% 19) eta Renfe (% 9). Gipuzkoatik kanpo 1,2 milioi bidaia egin dira MUGI txartelarekin.
Txartel berrien jaulkipenari dagokionez, 2022an baino % 8,52 txartel arrunt gehiago saldu dira, eta horietako % 41,61 erabiltzaile berriei dagozkie. Hala ere, MUGI anonimoaren erabilera gorantz doa, % 15,5 hazi baita aurreko urtearekin alderatuta, eta 114.537 txarteletara iritsiz.
Garraio-aldaketa gehiago, hobari gehiago eta karga gutxiago
2023. urtea izan da, halaber, linea desberdinen artean edo operadoreen artean aldaketa gehien egin diren urtea: 5,8 milioi, 2022an baino % 16,63 gehiago. Hobarien atalean, guztira 800.027 egin dira, 4,1 milioi euro guztira. Nabarmentzekoa da MUGI gazteen txartela, 75.553 titular dituena; nahiz eta txartel honen erabilerak gora egin talde guztietan eta garraio-operadore guztietan, txarteletako kargek nabarmen egin dute behera; zehazki, % 18, 2022ko kargekin alderatuta, eta % 35, 2019ko datuekin alderatuta. "Murrizketa hori Espainiako Gobernuak 2022ko irailean bultzatutako hobari-politikak eragin du. Politika hori Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak osatzen dute, eta Gipuzkoako familientzat oso aurrezpen garrantzitsua ekarri du", nabarmendu du Azahara Domínguezek. Zentzu horretan, kargen batez besteko zenbatekoa ere % 28 murriztu da 2022aren aldean.
Erabiltzaileen arretarako zerbitzuari dagokionez, 943000117 telefonoak 87.000 dei jaso ditu, aurreko urtean baino 9.000 gehiago, eta Donostiako Easo kaleko bulegoak 25.000 pertsona inguru artatu ditu, pandemiaren aurreko datuak berreskuratuz.
Etorkizuneko erronkak
Domínguezek gogorarazi du azken hilabeteetan bi eskakizun historikori erantzun zaiela: Pasaiako txalupa eta Loiuko aireportuko autobusa MUGIn sartzea, horrek erabiltzaileentzat suposatu duen aurrezpenarekin. Aitzitik, handitu egin da mendeko pertsonen laguntzaileek garraio publikoan doan bidaiatzeko duten eskubidea. Eta datozen hilabeteei begira, lanean ari gara MUGI birtuala martxan jartzeko eta MUGIren elkarreragingarritasuna handitzeko Bizkaiko hiriarteko autobusetan, horrela, MUGIrentzat erabateko elkarreragingarritasuna lortuz Euskadiko garraio-sare publiko osoan.
"Datu horiek erakusten digute MUGI Gipuzkoan oso finkatuta dagoela. Garraio-sistema bateratuak deskontu eta hobari handiak eskaintzen dizkie erabiltzaileei, garraio publikorako sarbidea demokratizatzeko eta Gipuzkoa bidezkoago eta kohesionatuago baten eraikuntzan aurrera egiteko. Urratsak egiten jarraituko dugu MUGI garatzen jarrai dadin eta, horrela, lehendik ditugun erabiltzaileak fidelizatzeaz gain, gero eta gipuzkoar gehiagok gure garraio publikoko sare zabala erabiltzearen aldeko apustua egin dezaten, mugitzeko modu jasangarri, eroso, seguru, lehiakor eta irisgarri baten alde egiteko”, ondorioztatu du diputatuak.
4506