Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasun departamentua eta Ingurmen departamentuak, Irizarren egon dira, elektromugikortasun lantegian, energia ez kutsakorren arloan egindako aurrerapenak ezagutzeko

Mugikortasun departamentua eta Ingurmen departamentuak, Irizarren egon dira, elektromugikortasun lantegian, energia ez kutsakorren arloan egindako aurrerapenak ezagutzeko

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, eta José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatua, Irizarrek Adunan dituen instalazioak bisitatu ditu gaur goizean, bertatik bertara ezagutzeko zer lan egiten ari diren «Europako lehenengo elektromugikortasun lantegian».

Instalazioak ezagutzeko egindako ibilbidean, diputatuarekin batera egon dira Antonio Balmon (AMBko presidenteorde exekutiboa, Cornellá de Llobregateko alkatea eta PSCko Erakunde Ekintzako idazkaria), Antonio Poveda (Bartzelonako Metropoli Eremuko Mugikortasuneko eta Garraioko presidenteordea eta Baix Llobregateko PSCko lehen idazkaria), Joan María Bigas (AMBko Mugikortasun eta Garraio Arloko zuzendaria), Jose Ignacio Asensio (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua), Ander Iturri (Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuko Mugikortasuneko zuzendaria), Rafa Sterling (Irizarreko zuzendari nagusia), Txema Otero (Irizarreko Portugalgo zuzendari komertziala) eta Valentin Alonso (Avanzako zuzendari nagusia).

Antonio Balmon, Vicepresidente Ejecutivo AMB. Alcalde de Cornellá de Llobregat. Secretario Acción Institucional PSC; Antonio Poveda, Vicepresidente de Movilidad y Transporte del Área Metropolitana de Barcelona. Primer Secretari del PSC del Baix Llobregat; Joan María Bigas, Director del Área de Movilidad y Transportes de AMB; Jose Ignacio Asensio, Diputado de Medio Ambiente y Obras Hidráulicas de la Diputación Foral de Gipuzkoa; Monica Pedreira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria; Ander Iturri, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Saileko Mugikortasun zuzendaria. Rafa Sterling, Irizarreko zuzendari nagusia; Txema Otero, IRIZAR-eko Espainiako eta Portugalgo zuzendari komertziala; Valentin Alonso, Avanzako zuzendari nagusia.

Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak nabarmendu duenez, «Irizar taldea Adunako lantegi honetan elektomugikortasunaren arloan egiten ari den lana azpimarratzekoa da. Arlo honetako lehenengo lantegia da Europa osoan, eta hirietarako elektromugikortasun soluzio integralak garatzen ari da, bai ibilgailuen fabrikazioari dagokionez (% 100 elektrikoak, zero isurpenak), bai energiaren kargarako, trakziorako eta biltegiratzeko beharrezko azpiegitura sistema nagusien fabrikazioari eta instalazioari dagokienez. Horiek guztiak Gipuzkoan diseinatu eta fabrikatu dira, % 100 Irizar taldearen teknologiarekin».

Ingurumena diputatua den José Ignacio Asensiok azpimarratu du mugikortasuna funtsezko sektorea dela trantsizio ekologikoari eta deskarbonizazioari ekiteko Gipuzkoan, sektore horrek isuritzen baititu berotegi-efektua eragiten duten gasen gehiengoa (guztizkoaren %41). Hori dela eta, diputatuak azpimarratu du “administraziotik politika guztiak aktibatu behar ditugu eta sektoreari lagundu behar diogu mugikortasun jasangarriko eta energia garbiko proiektuetan, hala nola Irizarren kasuan, eta, horrela, beste behin ere erreferente gisa aitzindari izango gara Europan mugikortasuna deskarbonizatzeko bidean”. Ildo horretan, Asensio diputatuak gogorarazi du Foru Aldundia ere bultzatzen ari dela hidrogeno berdearen proiektua,  Zubietako biometanizazio-instalazioan lortutako biogasa abiapuntu hartuta hidrogeno berdea sortzeko proiektu pilotuarekin: kalitate oso handiko hidrogenoa da, garraio publikoan erabiltzeko, eta Gipuzkoan garraio publikoa eta guztiz jasangarria sendotzeko aukera emango digu”

Bestalde, AMBko (Bartzelonako Metropoli Eremua) ordezkariek interes handiz ezagutu nahi izan dituzte Gipuzkoako taldeak elektromugikortasunaren arloan dituen berrikuntzak, AMBren flotetan ibilgailu unitate berriak sartzeko.

Irizar enpresa taldea hainbat jarduera sektoretan dago, hala nola bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motor eta sorgailu elektrikoak, konektibitatea eta energia. 3300 pertsona baino gehiagoko talde sendoa da, bost kontinenteetan merkataritza presentzia duena eta 700 milioi euroko salmenta bolumena duena.

Irizar taldea zazpi markak osatzen dute (Irizar, Irizar e-mobility, Alconza, Datik, Hispacold, Masats eta Jema), eta marka horiek Espainian, Marokon, Brasilen, Mexikon eta Hegoafrikan dauden 13 ekoizpen instalaziotan garatzen dute beren ekoizpen jarduera; horiez gain, I+G zentro propioa ere badute.

  

2880