Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasun Departamentuak abian jarri du Lurraldebusen sistemak guztiz modernizatzeko prozesua

Mugikortasun Departamentuak abian jarri du Lurraldebusen sistemak guztiz modernizatzeko prozesua

Datorren asteburutik aurrera egongo dira erabilgarri Lurraldebusen «ticketing»eko gailu berriak; izan ere, hiriarteko foru garraio zerbitzuak horiekin hasi du modernizazio prozesua, ordainketa sistema guztien elkarreragingarritasuna lortzeko asmoarekin.

2023/09/13
Lurraldebus ticketing validadoras 2023 septiembre

Lehen fase honetan, gailu berriak GO01 linean jarriko dira, Zegama eta Lazkao lotzen dituen linean, hain zuzen. Lehen proban, bidaiak doakoak izango dira datorren asteburuan (larunbata eta igandea) MUGI txartel pertsonalizatua duten erabiltzaileentzat, linea honetan gailu berria duen autobusean. Irailean zehar Bilmanbusek Goierrin dituen gainerako autobus eta lineetara zabalduko da, eta datozen hilabeteetan balidatzeko makina berriak jarriko dira Lurraldebusen zazpi konpainia emakidadunetan.

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko diputatua: «Lurraldebusen sistema guztiz modernizatzeko prozesua da gure departamentuaren lehentasunetako bat. Baliozkotzeko lehen makina berriak dagoeneko martxan daude, eta datozen hilabeteetan gauzatuko da prozesu guztia. Helburu orokorra da Lurraldebusek erabiltzaileei ematen dien zerbitzuan bikaintasunerantz aurrera egiten jarraitzea. Funtsezkoa da garraio publikoan prestazioan, eskubideetan eta iraunkortasunean aurrera egiten jarraitzea».

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak abian jarri du Lurraldebusen sistema guztiak modernizatzeko prozesuaren azken fasea. Goierriko lineen erabiltzaileak datorren asteburuan hasiko dira baliozkotze-makina berriak erabiltzen.

Barne mailan probak egin eta ondo atera ondoren, GO01 linea izango da gailu berria daraman autobus bat erabilgarri jartzen. Zehazki, linea horrek Zegama eta Lazkao lotzen ditu, eta Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain eta Ordizian gelditzen da. Proba fasea denez, MUGI txartel pertsonalizatua duten erabiltzaileek autobus hori doan erabili ahal izango dute larunbatean eta igandean, kostua txartelean kargatuko zaien arren, osorik itzuliko baitzaie.

Bilmanbusen eskualdeko gainerako autobus eta lineetan aurrerago jarriko dira gailu berriak. Datozen hilabeteetan, hasiera batean berrituko dira Bidasoaldeko eta Oarsoaldeko lineak, Ekialdebusenak, eta, ondoren, Lurraldebusen aritzen diren gainerako konpainienak.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek nabarmendu nahi izan du Lurraldebusen sistemak guztiz modernizatzeko prozesua dela «gure departamentuaren lehentasunetako bat. Baliozkotzeko lehen makina berriak dagoeneko martxan daude, eta datozen hilabeteetan gauzatuko da prozesu guztia. Helburu orokorra da Lurraldebusek erabiltzaileei ematen dien zerbitzuan bikaintasunerantz aurrera egiten jarraitzea. Funtsezkoa da garraio publikoan prestazioan, eskubideetan eta iraunkortasunean aurrera egiten jarraitzea».

Programatutako hurrengo pausoei esker, urtea amaitu baino lehen, Lurraldebusen linea guztiak eta Arabako Bat eta Bizkaiko Barik txartelak elkarreragingarriak izango dira. Hurrengo fasean, erabiltzaileek kreditu txartelak eta MUGI birtuala erabili ahal izango dituzte ordaintzeko.

  

3074