Mugikortasuneko Departamentuak 15.000 euro bideratuko ditu bizikletaren erabilera sustatzen duten elkarteentzat
Mugikortasuneko Departamentuak 15.000 euro bideratuko ditu bizikletaren erabilera sustatzen duten elkarteentzat
Mugikortasuneko Departamentuak 15.000 euro bideratuko ditu bizikletaren erabilera sustatzen duten elkarteentzat
Diru-laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte Gipuzkoan bizikletaren erabilera sustatzeko jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte guztiek.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak diru-laguntzen 2016ko deialdia onartu du, bizikletaren erabilera Gipuzkoan garraiobide gisa sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduta.
Deialdia astearte honetan onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, eta 15.000 euroko diru-kopurua izango du, zeina bideratuko baita diru laguntzak ematera bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzen laguntzeko helburua duten programei.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak (PSE-EE) azpimarratu du garrantzitsuak direla horrelako ekimenak Departamentuko politiken barruan: prest gaude mugikortasun jasangarri bat bultzatzeko denon artean, eta, horretarako, garrantzitsua da, ez bakarrik erakundearteko lankidetza, baita lan egitea ere bizikleta gure lurraldeko mugikortasunaren parte garrantzitsu gisa bultzatu nahi duten elkarteekin; bestalde, erantsi du begi bistan jarri nahi ditugu bizikletaren erabilera lurralde osoan sustatzen urteak daramatzaten elkarteak, eta nahi dugu Gipuzkoako gizarte osoak aitortzea haien lana; horregatik, Bizikletaren Kontseilutik bultzatzen dugu elkarte horiekin akordioak egitea, hainbat ekintza aurrera eramatearren, onuragarriak baitira mugikortasun jasangarrirako eta gipuzkoarren garraio osasungarriko ohituretarako.
Elkarte interesdunek eskaera bakar bana aurkeztu behar dute, eta bertan adieraziko dute diru-laguntza zein jardueratarako eskatzen duten, horiek guztiak aipatuz.
1531