Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bultzada bat emango die Luzuriaga eraikina berritzeko lanei

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bultzada bat emango die Luzuriaga eraikina berritzeko lanei

Rafaela Romerok zuzentzen duen Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuak proposatuta, Foru Gobernuak adostu du Pasaiako Udalari saltzea Aldundiak Luzuriaga eraikinaren jabetzan duen partaidetza. Eraikina Ricardo Olaran arkitektoarena da eta Gipuzkoako industria ondarearen parte da. Pasaiako Udalak berrituko du, eta egokituko du kulturako eta aisialdiko espazio publikoetarako, baita Pasaian herritarren parte-hartzearen inguruko foroak egiteko ere.

2022/11/30
Luzuriaga 2022 Firma

Rafaela Romero: «Fabrika izandako eraikin hau euskal industria kulturako ondarearen parte da eta Aldundiak eraikin historiko honetan duen partaidetza Pasaiari salduta, gure babesa eta bultzada eman nahi diogu Pasaiako Udalak martxan jarritako proiektuari. Aldi berean industria ondarea babestea eta, Luzuriaga bezalako altxor bat herritarrek erabiltzeko berreskuratzea Gipuzkoako Hiri Agendaren parte dira, gure ondarea babestu eta protagonismoa izan behar duten erabilera berrietarako berreskuratzeko helburuarekin. Harro gaude proiektu honen parte izateaz, erreferentzia izango baita ondarea babesteko eta herritarrek erabil dezaten berreskuratzeko jardunean».

Izaskun Gomez Pasaiako alkatea: «Luzuriagako bulegoak gure ondare historikoaren parte dira eta Pasaiaren eta Antxoko barrutiaren kultura garapenaren eta jardueraren esku jarri behar dira».

Diputauten Kontseiluak atzo erabaki zuen baimena ematea Luzuriaga eraikineko bere bost partaidetzak saltzeko. Eraikina Ricardo Olaran arkitektoak eraiki zuen Antxoko barrutian 1943an eta Luzuriagaren bulegoak egon ziren bertan. Eraikinak fatxada klasiko-modernistak ditu eta euskal arkitektura arrazionalistaren ordezkari honek proiektatutako industria pabilioi bakarra da. Euskal industria ondareko altxor honek hainbat gorabehera izan ditu enpresa itxi zenetik, eta gaur egun nahiko hondatuta dago. Eskurapen honekin, Pasaiako Udalak egoera hori konpondu nahi du, proiektu honekin bermatuta eraikin hau berreskuratu eta babestuko dela, eta aldi berean, Antxoko barrutiari eskainita kulturaren, herritarren eta elkarteen inguruko jarduerak burutzeko ekipamendu bat.

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua pozik agertu da ebazpen honekin, eta azpimarratu duenez, «atzo Gipuzkoako Gobernuan sustatu genuen erabaki honekin eraikin historiko hori berreskuratzeko lanei bultzada bat emango diegu», eta «Pasaiari salduta lehen fabrika zen eta euskal industria kulturaren ondareko eraikin historiko honetan Aldundiak duen partaidetza, gure babesa eta bultzada eman nahi diogu Pasaiako Udalak martxan duen proiektuari. Aldi berean industria ondarea babestea eta, Luzuriaga bezalako altxor bat herritarrek erabiltzeko berreskuratzea Gipuzkoako Hiri Agendaren parte dira, gure ondarea babestu eta protagonismoa izan behar duten erabilera berrietarako berreskuratzeko helburuarekin. Harro gaude proiektu honen parte izateaz, erreferentzia izango baita ondarea babesteko eta herritarrek erabil dezaten berreskuratzeko jardunean».

Bestalde, Izaskun Gómez Pasaiako alkateak azpimarratu duenez, «erabaki honekin aurrerapauso handia emango da antxotarren nahiak betetzeko. Luzuriagako bulegoak gure ondare historikoaren parte dira eta Pasaiaren eta Antxoko barrutiaren kultura garapenaren eta herritarren jardunaren zerbitzura jarri behar dira».

Akordio hori aurrerapen esanguratsu bat da legegintzaldi honetan Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuak Pasaiako Udalarekin batera duen konpromisoan, Pasaia eta Pasaiako badia biziberritzeko proiektuaren barruan etapak osatzen jarraitzeko helburu irmoarekin; izan ere, Gipuzkoako Hiri Agendarako lehentasunezkoa da Pasaiaren biziberritze sozial eta ekonomikoa. Proiektu hau agenda horren parte ere bada, eta euskal industria-ondarea babesteko bertutea gehitzen du, kultura-, hiri- eta herritar-erabcileretarako berreskuratzearekin batera.

Luzuriagako eraikina eraberritzeko proiektua bultzatzeaz gain, aipatutako partaidetza Pasaiako Udalari salduz,  hiri-portuaren espazioan leku enblematikoak berroneratzeko beste lan batzuk ere egin dira, hala nola Trintxerpen Hospitalilloko behin-behineko aparkalekua eraikitzea edo San Pedro inguruan Lonja plaza urbanizatzeko birmoldaketa lanak, plaza estaltzea, Herrera Iparreko pabiloiak estaltzea.

Foru Departamentuak, halaber, azken urteotan baliabide garrantzitsuak jarri ditu (7.2 milioira arte, lau urte hauetan) eremu publikoetan jarduteko eta inguruko mugikortasuna hobetzeko. Horiei esker Pasaiako herritarrek guztiontzako diren espazio publikoak berreskuratu dituzte.

  

3419