Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bat egin du M8rekin "Lurraldebusen bidaia bakoitza inspiratzen duten emakumeak" kanpainarekin
Volver Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bat egin du M8rekin "Lurraldebusen bidaia bakoitza inspiratzen duten emakumeak" kanpainarekin
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bat egin du M8rekin "Lurraldebusen bidaia bakoitza inspiratzen duten emakumeak" kanpainarekin
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, gaurtik martxoaren 16ra, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Lurraldebuseko autobusek kanpaina honetarako prestatu diren eta Gipuzkoako hiriarteko autobus-zerbitzuaren barruan emakumeek dituzten rolak erakusten dituzten kartelak eta bideoak erakutsiko dituzte. Bideoek, gainera, sare sozialetan ere izango dute zabalkundea.

Azahara Domínguez Alaitz Gorostegi eta Amaya Chaurreau Lurraldebuseko gidariekin
Martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, eta emakumeek garraio publikoan duten papera erreferentziatzat hartuta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak "Lurraldebusen bidaia bakoitza inspiratzen duten emakumeak" kanpaina abiarazi du. Horren bidez, Azahara Domínguez buru duen departamentuak emakumeek arlo horretan duten protagonismoa aitortu nahi izan du, Lurraldebuseko gidarietatik hasi eta erabiltzaileenganaino.
Azahara Domínguez diputatuak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan Donostian, eta bertan kanpaina hau aurkeztu du. Kanpaina gaurtik martxoaren 16ra bitartean izango da ikusgai Lurraldebuseko autobusetan. Denbora horretan, Gipuzkoako hiriarteko autobusek kanpaina dela-eta egin diren kartelak eramango dituzte. Gainera, emakumeek Lurraldebusen dituzten rolak erakusten dituzten bideo batzuk egin dira, eta autobusen pantailetan, geltokietan eta sare sozialetan zabalduko dira.
Diputatuak azaldu duenez, kanpaina honek egunero Lurraldebuseko autobusak Gipuzkoan zirkulatzea ahalbidetzen duten emakumeak nabarmendu nahi ditu. "Funtsezkoa da ematen dugun eguneroko zerbitzuak funtziona dezan laguntzen duten emakume guztien lana balioestea, are gehiago oraindik oso gizonezkoa den mundu batean egiten dutenean, belaunaldi berrien erreferente bihurtzen baititu", adierazi du diputatuak. "Mugikortasun jasangarria berdintasun kontua ere bada, eta Gipuzkoako Foru Aldunditik garraio publikoa beste eskubide batzuetarako sarbidea bermatzen duen eskubidea izateaz gain (osasuna, hezkuntza, lana edo aisialdia), berdintasunaren, justizia sozialaren, errespetuaren eta emakumeen ahalduntzearen balioak sustatzeko bitartekoa izatea nahi dugu ere", gaineratu du Azahara Dominguezek.
"Ultraeskuinak utziko dituen mezu ukatzaileek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bezalako oinarrizko eskubideak zalantzan jartzen dituzten testuinguru honetan, kanpaina honen bidez genero-berdintasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu, eta emakumeen ikusgarritasunak eta ordezkaritzak gizartearen esparru guztietan duen garrantzia nabarmentzen dugu, baita garraio publikoan ere", azpimarratu du foru arduradunak.
Erabiltzaileei ere errekonozimendua
Era berean, kanpainak omenaldia egin nahi die Lurraldebuseko erabiltzaileei, Azahara Domínguezek gogorarazi duenez "ia % 65 emakumeak baitira". "Duela egun batzuk Lurraldebusen erabiltzaileen kopuruan errekor historikoaz hitz egin bagenezakeen, hain zuzen ere, gure erabiltzaileei esker da, emakumeok garelako garraio publikoa gehien erabiltzen dugunak, eta horrek agerian uzten du, zerbitzu horiekiko dugun mendekotasuna ez ezik, gure lidergoa mugikortasun jasangarriko eta inklusiboko konponbideak bilatzeko orduan".
"Garraio publikoa funtsezko tresna da emakumeen autonomiarako, batez ere mugikortasuna bizitza pertsonala, lana eta familia uztartzeko giltzarria den lurraldean. Horregatik, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik lanean jarraitzen dugu garraio publikoko zerbitzuen jasangarritasuna, erosotasuna eta segurtasuna hobetzeko, emakumeen behar espezifikoak kontuan hartuta ", adierazi du diputatuak, eta gogorarazi du bere departamentua Lurraldebusen eraso matxisten aurkako lehen protokoloa prestatzen ari dela. Protokolo hori aurten argitaratuko da, eta "gure autobusak espazio seguruagoak eta berdintasunezkoagoak izan daitezen" lagunduko du.
Amaya Chaurreauk eta Alaitz Gorostegik 15 urteko esperientzia dute autobus gidari gisa, eta emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko lanean jarraitzearen garrantzia nabarmendu dute. "Egindako lanari esker, gero eta emakume gehiago gara gidariak, baina lanean jarraitu behar dugu", adierazi du Gorostegik, eta Chaurreauk adierazi du: "Gero eta emakume gehiago gara garraio publikoan. Belaunaldi berrien ahotsa izan nahi dugu, lanean jarraitu ahal izateko eta erabateko normaltasuna lortzeko".
3783