Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak bere oniritzia eman dio Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremuari

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak bere oniritzia eman dio Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremuari

Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako 118 taxi Donostian lan egiteko baimenduta egongo dira abenduaren 30etik aurrera.

2024/12/27
Azahara Domínguez diputatua

Azahara Domínguez diputatua


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bere oniritzia eman dio Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremua (EBE) sortzeari, eta astelehen honetan, abenduaren 30ean, baimenduta geratuk da. Horrela, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako 118 taxik Donostian ere eman ahal izango dute zerbitzua, hiriburuan dagoen taxi-flotarekin batera.
Azahara Domínguez diputatuak ostiral honetan iragarri duenez, bere departamentuak udalek aurkeztutako dokumentazioa aztertu du, eta Donostialdeko EBE martxan jartzeak ez diola kalterik egiten kasuan kasuko udalerrietan zerbitzua ematen duen taxi-zerbitzu publikoari eta aldez aurretik bete behar dituzten EBEei, eta beharrezko izapide administratiboak bete ondoren, Donostialdeako Erregimen Bereziko Eremu berri hau baimendu du.
"Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremua astelehenean, abenduaren 30ean, baimenduta geratuk da. Gai hori lehentasunezkoa izan da nire departamentuarentzat azken asteotan, eta ahalik eta azkarren lan egin dugu urtea amaitu baino lehen baimenduta izateko. Espero dugu Erregimen Bereziko Eremu hau indarrean sartzearekin gaur egun Gipuzkoako hiriburuan dauden taxiarazoak arinduko direla", azaldu du diputatuak, eta gogorarazi du espedientea abuztuaren 14an sartu zela Aldundian, baina hilabete horretan bertan udal guztiei eskatu zitzaiela aurkeztutako informazioa zabaltzeko, eremu berri hori beren herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalterako ez zela egiaztatzeko. Izan ere, Gipuzkoak eskualdeekin bat datozen 10 EBE dituen arren, horien guztien funtzionamendua zera da, udalerri handienak txikiei ematen diela zerbitzua, eta ez alderantziz, Donostialdearen kasuan planteatzen den bezala.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak duela aste gutxi jaso du dokumentazio osoa. Orduz geroztik, epe guztiak azkartu dira Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremua aurten bertan baimenduta geratzeko.
 

  

2966