Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak diruz lagunduko du Gipuzkoako unibertsitate ikasle eta langileak Bizkaiko unibertsitate zentroetara egunero eramaten dituen autobusa, eta Mugi sistemaren tarifekin parekatuko du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak diruz lagunduko du Gipuzkoako unibertsitate ikasle eta langileak Bizkaiko unibertsitate zentroetara egunero eramaten dituen autobusa, eta Mugi sistemaren tarifekin parekatuko du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak diruz lagunduko du Gipuzkoako unibertsitate ikasle eta langileak Bizkaiko unibertsitate zentroetara egunero eramaten dituen autobusa, eta Mugi sistemaren tarifekin parekatuko du
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi du neurri horri esker hilean 300 euro baino gehiago aurreztuko dutela elkarteko kideek; izan ere, 25 urtetik beherako ikasleek 72 euro inguru ordainduko dute zerbitzu horrengatik, eta 25 urtetik gorakoek, berriz, 90 euro inguru.
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Garraio publikoa gipuzkoarren beharretara egokitzeko lan egiten dugu, baita behar horiek gure eskumenetik kanpo daudenean ere, kasu honetan bezala, garraio berezia baita. Ez dugu inor atzean utzi nahi. Gure ustez, ezin da muga ekonomiko eta geografikorik egon unibertsitate ikasketak egiteko, eta, horregatik, garraio publiko eta irisgarria sustatzeko lanean jarraituko dugu, Gipuzkoa bidezkoagoa eraikitzen laguntzeko; eta bide batez iragarri nahi dut departamentuan lanean ari garela Gipuzkoako hainbat lekutatik Bizkaiko unibertsitate campusetara egunero joaten diren ikasleen, irakasleen eta unibertsitate langileen beste elkarte batzuei dirulaguntza hori emateko”.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek iragarri du bere departamentuak diruz lagunduko duela Ziztu elkartearen autobus zerbitzua, zeinek Gipuzkoako unibertsitate ikasle eta langileak Bizkaiko unibertsitate zentroetara eramaten dituen egunero. Datorren asteartean, apirilaren 30ean, onetsiko du Diputatuen Kontseiluak dirulaguntza hori, kolektibo horrek Mugiren antzeko tarifekin bidaiatzeko aukera izan dezan.
Azahara Domínguez eta Ziztu elkarteko ordezkariek prentsaurrekoa egin dute Donostian ostegun honetan, eta erabakiaren berri eman dute. Erabaki horri esker, elkarteko kideek laguntza handia jasoko dute bidaiatzeko, hilean 300 euro baino gehiago aurreztuko baitute horrela; izan ere, neurri horrekin, 25 urtetik beherako ikasleek 72 euro inguru ordainduko dute hilean, eta 25 urtetik gorako ikasleek, berriz, 90 euro inguru.
"Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan garraio publikoa gipuzkoarren beharretara egokitzeko lan egiten dugu, baita behar horiek gure eskumenetik kanpo daudenean ere, kasu honetan bezala, garraio berezia baita. Ez dugu inor atzean utzi nahi. Gure ustez, ezin da muga ekonomiko eta geografikorik egon unibertsitate ikasketak egiteko, eta, horregatik, garraio publiko eta irisgarria sustatzeko lanean jarraituko dugu, Gipuzkoa bidezkoagoa eraikitzen laguntzeko", azaldu du diputatuak, eta adierazi du bere departamentua lanean ari dela "Gipuzkoako hainbat lekutatik Bizkaiko unibertsitate campusetara egunero joaten diren ikasleen, irakasleen eta unibertsitate langileen beste elkarte batzuei dirulaguntza hori emateko".
Bestalde, Ziztu elkarteak oso positibotzat jo ditu hartutako neurriak, funtsezko mugikortasun-premiari erantzuten diotelako. Eskerrak eman dizkiote Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuari eskualdeko lehentasun handieneko zerbitzu hori diruz laguntzeagatik, bai eta Urolako herrietako udalei eta erakunde publikoei ere, ekimen hori babesteagatik eta Euskal Herriko Unibertsitateari emandako bitartekotza-lanagatik.
2284