Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Hain Gipuzkoa sarien lehen edizioa deitu du lurraldean egin diren eta kalitatezko helmuga jasangarri gisa kokatzen lagundu diguten ekintzak aintzatetsitzeko

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Hain Gipuzkoa sarien lehen edizioa deitu du lurraldean egin diren eta kalitatezko helmuga jasangarri gisa kokatzen lagundu diguten ekintzak aintzatetsitzeko

Lehenengo edizio honetan hiru kategoria egongo dira. Alde batetik, Ibilbide Profesionalaren Hain Gipuzkoa Saria, enpresa- eta lanbide-ibilbideagatik Gipuzkoa kalitatezko helmuga turistiko lehiakor eta iraunkor gisa posizionatzen lagundu duten edo laguntzen ari diren pertsonak aintzatestea helburu duena. Bestetik, Hain Gipuzkoa Saria proiektu iraunkorrari, eskualde- edo toki-izaerako turismo-erakundeei zuzendutako saria, beren eragin-eremuan gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko jarduketen bidez ekimen arduratsu eta iraunkorrak gauzatu dituztenei. Eta, azkenik, Digitalizazioaren Hain Gipuzkoa Saria, turismo-sektorean digitalizazioaren eta berrikuntzaren bidez lehiakortasuna bultzatzeko egindako ahaleginak sarituko dituena.

2024/10/08
Azahara Domínguez

Azahara Domínguez


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Hain Gipuzkoa sarien lehen ediziorako deialdia egin du. Sari horrek lurraldea kalitatezko helmuga jasangarri gisa kokatzen laguntzeko egin diren akintzak aintzatestea du helburu.
Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, lehenengo edizio honetan hiru kategoria egongo dira. Alde batetik, Ibilbide Profesionalaren Hain Gipuzkoa Saria, enpresa- eta lanbide-ibilbideagatik Gipuzkoa kalitatezko helmuga turistiko lehiakor eta iraunkor gisa posizionatzen lagundu duten edo laguntzen ari diren pertsonak aintzatestea helburu duena. Bestetik, Hain Gipuzkoa Saria proiektu iraunkorrari, eskualde- edo toki-izaerako turismo-erakundeei zuzendutako saria, beren eragin-eremuan gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko jarduketen bidez ekimen arduratsu eta iraunkorrak gauzatu dituztenei. Eta, azkenik, Digitalizazioaren Hain Gipuzkoa Saria, turismo-sektorean digitalizazioaren eta berrikuntzaren bidez lehiakortasuna bultzatzeko egindako ahaleginak sarituko dituena. 
Interesa duten erakundeek datorren urriaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskabideak, beteta eta sinatuta, Aldundiaren egoitza elektronikoan. (https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?idioma=C&app=00001). Gainera, azalpen-memoria bat erantsi beharko dute, hautagaitzaren merezimenduak modu arrazoituan eta nahikoan jasotzen dituena, bai eta sustapen-material grafikoa (mp4 formatuko bideoak eta/edo eskubiderik gabeko irudiak kalitate handian) eta memorian identifikatutako merezimenduak egiaztatzen dituen beste edozein dokumentu ere.
Pertsona fisikoek edozein erregistro-bulego presentzialetan aurkez dezakete eskatutako dokumentazioa, NANaren fotokopiarekin batera.
“Gipuzkoa tradizio turistiko handiko lurraldea da, eta bere izaera abegikorragatik nabarmendu da. Hala ere, ETAren terrorismoaren amaieratik, Gipuzkoak jarduera turistikoaren berpizkundea bizi izan du, eta industria turistikoa osatzen duten enpresa eta erakundeek oso urte gutxi izan dituzte gure lurraldea gaur egun den turismo helmuga iraunkor eta kalitatezkoa bihurtzeko. Horregatik, pertsona eta erakunde horiek egin duten lan eskerga aitortzeko unea iritsi dela uste dugu; izan ere, turismo-industria Gipuzkoako Barne Produktu Gordinaren % 7,1 -ra iritsi bada, egin duten lan hori guztiagatik izan da”, adierazi du diputatuak. 
 

  

5034