Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko 3.500 zerbitzu berezi eta indargarri baino gehiago gaitu ditu uda honetan, 110.000 gipuzkoar baino gehiagori zerbitzua eman diotenak

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko 3.500 zerbitzu berezi eta indargarri baino gehiago gaitu ditu uda honetan, 110.000 gipuzkoar baino gehiagori zerbitzua eman diotenak

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, Lurraldebusek 665 zerbitzu berezi jarri ditu 25 udalerritan 29 ekitalditarako, 10.000 pertsona baino gehiagok erabili dituztenak. Gainera, guztira 2.905 errefortzu egin dira Lurraldebuseko linea arruntetan, 100.000 pertsona baino gehiagori zerbitzua emanez

2024/10/21
Azahara Domínguez diputatua Iñaki Ostolaza, Igor Enparan, Ana Azkoitia eta Mikel Serrano alkateekin

Azahara Domínguez diputatua Iñaki Ostolaza, Igor Enparan, Ana Azkoitia eta Mikel Serrano alkateekin


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen 3.500 zerbitzu berezi eta indargarri baino gehiago jarri ditu abian uda honetan, Gipuzkoan udan zehar izan diren kultura-, kirol- edo jai-ekitaldiei erantzuteko. Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean 110.000 pertsonak baino gehiagok erabili dituzte zerbitzu horiek.
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak agerraldia egin du astelehen honetan Donostian, Lurraldebuseko udako kanpainaren balantzearen berri emateko, Igor Enparan, Iñaki Ostolaza,  Mikel Serrano eta Ana Azkoitia, Hondarribiko, Zumaiako, Zumarragako eta Azkoitiako alkateekin batera.


25 udalerritan 29 ekitaldi betetzeko zerbitzu bereziak
Diputatuak azaldu duenez, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean Lurraldebusek zerbitzu bereziekin bete ditu 29 ekitaldi, udal jaietatik hasi eta 25 udalerritako kultura- edo kirol-ekitaldietara iritsiz. Guztira, 665 zerbitzu berezi erabili dituzte 10.000 pertsona baino gehiagok. Izan ere, udalerri batzuetan, gainera, eskaeraren araberako errefortzuak egin ziren. Aia, Aizarnazabal, Antzuola, Arama, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Gabiria, Getaria, Hondarribi, Irun, Itziar, Leintz Gatzaga Mutiloa, Oikia, Olaberria, Soraluze, Urretxu, Zarautz, Zegama, Zerain eta Zumarragak jaso dituzte zerbitzu horiek.
Lurraldebuseko linea arrunten errefortzuei dagokienez, guztira 2.905 errefortzu egin dira, 100.000 pertsona baino gehiago artatu dituztenak, eta Avanza kontzesionarioa izan da gehien indartu dena, Debagoiena eskualdeko lineak eta ibilbide luzea egiten dituena, 1.620 errefortzurekin guztira, ondoren TBH (432) eta La Guipuzcoana (423). 
“Datu horiek argi erakusten dute garraio publikoa sustatzeko egiten ari garen apustua. Eta ez gara bakarrik egiten ari, udalen eskutik egiten ari gara, haiek helarazten baitizkigute beren beharrak, eta, ondoren, baloratu egiten ditugu eta beharrezkoa denean martxan jartzen ditugu. Horri guztiari esker, uda honetan milaka gipuzkoarrek garraio publikoko zerbitzua izan dute, ibilgailu pribatuak aparkatuta uzteko; eta ibilgailu propiorik ez dutenek mugikortasunerako eskubidea bermatuta ikusi dute", nabarmendu du Azahara Dominguez diputatuak.
"Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik garraio publikoaren erabilera sustatzearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, funtsezkoa baita Gipuzkoa kohesionatuago bat eraikitzeko. Garraio publiko jasangarria, irisgarria, segurua, lehiakorra eta kalitatezkoa bermatuz bakarrik lortuko dugu gipuzkoar guztiei bizitza publikoko eremu desberdinetarako sarbidea baldintza berdinetan bermatzea", amaitu du.
Ana Azkotia, Azkoitiako alkateak, honako hau azaldu du: “Errefortzuak eskatu ditugu gure gazteek jaiez modu seguruan gozatzeko aukera izan zezaten, eta hori eskertu dute gure herritarrek. Gainera, Ziztu elkarteak Bizkaiko Unibertsitatearekin eta Foru Aldundiarekin konektatzeko egindako proposamenarekin etorri ginen, eta Departementuak hasiera-hasieratik ireki zizkigun ateak. Eskerrak eman nahi dizkizugu hain azkar erantzuteagatik eta zerbitzua martxan jartzeagatik”. 
Iñaki Ostolazak, Zumaiako alkateak, kontatu duenez, Udalak San Telmo jaietarako errefortzuak eskatu zituen: “Lehen asteburuan pilaketa arazo bat egon zen, baina departamentuarekin landu genuen eta baliabideak jarri genituen autobusaren itxaronaldia ahalik eta ordenatuena izan zedin. Beraz, funtsezkoa den zerbitzu hau ematen jarraitzea eskatzen dugu”.
“Departamentuaren prestutasuna balioesten dugu, funtsezko garraio publikoko zerbitzua izan dezagun. Aldundiak Gipuzkoa osoan aparteko garraio zerbitua duela esan dezake eta hori gipuzkoar guztientzat da onuragarria”, jarri du balioan Mikel Serrano Zumarragako alkateak. 

Azkenik, Igor Enparan Hondarribiko alkateak hau azaldu du: “Aurten eskaera berezi bat egin dugu gaueko zerbitzuek egunekoekin jarrai zezaten, eta garraio publikoko zerbitzu bat izan dugu egun gehiagoz eta ordutegi zabalago batekin. Gainera, uda honetan zuzeneko autobus bat jarri da Hondarribia eta Donostia artean, gainerako erabiltzaileei kalterik ez egiteko, eta departamentuarekin elkarlanean jarraituko dugu linea horretan”.
 

  

1661