Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Oñatiko Unibertsitatea birgaitzeko lanen erredakzioaren lizitazioa abiatuko du 2024ean
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Oñatiko Unibertsitatea birgaitzeko lanen erredakzioaren lizitazioa abiatuko du 2024ean
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Oñatiko Unibertsitatea birgaitzeko lanen erredakzioaren lizitazioa abiatuko du 2024ean
Azahara Dominguez diputatuak fatxada kontserbatzeko azterlanen berri eman du Batzar Nagusietan.
Azahara Domínguez: “Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua naizen aldetik, bat nator ganbera honek Oñatiko Unibertsitatearen eraikinaren egoerarekin duen kezkarekin. Izan ere, Euskadiko Errenazimentuko bitxi arkitektonikoetako bat baita eraikin hau. Duela hilabete asko hasi ziren honen inguruko kezkak eta lanak. Orain diagnostiko eta tratamendu bat dugula eta honen kostua ezagutzen dugula, lanari ekingo diogu. Datorren urtean, proiektuaren erredakzioaren lizitazioa martxan jarriko dugu. Hori da erakin honek behar dituen lanei ekin ahal izateko eman beharreko lehen urratsa”.
Azahara Dominguez diputatuak, talde popularrak eskatuta, fatxada kontserbatzeko azterlanen berri eman du ostiral honetan Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Azaldu duenez, 1993an Pablo Borde arkitektoak eraikinaren azken birgaitze integrala egin zuenetik, eta azken 20 urteetan mantentze-lanetarako 60 esku-hartze baino gehiago egin badira ere, fatxadak narriadura progresiboa izan du. Hau dela eta, 2022an harrizko hainbat elementu apaingarri erori ziren.
Une horretatik aurrera, arriskuak gutxitzeko fatxada sareekin ziurtatu ondoren, narriadura horren arrazoien azterketa zehatza hasi, eta orain jarduketa-proposamen bat dago mahai gainean. Honek, 3 miloiko kostua aurreikusten du.
“Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua naizen aldetik, bat nator ganbera honek Oñatiko Unibertsitatearen eraikinaren egoerarekin duen kezkarekin. Izan ere, Euskadiko Errenazimentuko bitxi arkitektonikoetako bat baita eraikin hau. Duela hilabete asko hasi ziren honen inguruko kezkak eta lanak. Orain diagnostiko eta tratamendu bat dugula eta honen kostua ezagutzen dugula, lanari ekingo diogu. Datorren urtean, proiektuaren erredakzioaren lizitazioa martxan jarriko dugu. Hori da erakin honek behar dituen lanei ekin ahal izateko eman beharreko lehen urratsa”, jakinarazi du Azahara Domínguezek.
1328