Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek bere sailak udal txikiekin duen konpromisoa berretsi egin du, beren lurraldearen plangintzan urratsak ematen jarrai dezaten

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek bere sailak udal txikiekin duen konpromisoa berretsi egin du, beren lurraldearen plangintzan urratsak ematen jarrai dezaten

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 200.000 euro emango dizkie 7.000 biztanletik beherako zazpi udalerriri 2024an, eta 250.000 eurora igotzea aurreikusten du 2025eko aurrekontu-proiektuan. Laguntza horiek herri horietako udal-plangintza berrikusteko eta egokitzeko gastuak finantzatzeko balio dute, jasangarritasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa, besteak beste, azter ditzaten. Gainera, 2006ko lurzoruaren euskal legea betetzeko aukera ematen die.

Azahara Domínguez diputatua herri txikien ordezkariekin

Azahara Domínguez diputatua herri txikien ordezkariekin


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 200.000 euro bideratuko ditu 2024an 7.000 biztanletik beherako udalerrientzako dirulaguntzetara, udal hirigintza-plangintza berrikusteko edo egokitzeko gastuak finantzatzeko. Modu honetan herri horiek 2006ko Lurzoruaren Euskal Legea betetzeko aurrerapausoak emango dituzte. Laguntzaren onuradunak Alkiza, Ataun, Antzuola, Elduain, Larraul, Legorreta eta Lizartza izango dira.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, laguntza horrek hirigintza-dokumentua idazteak udalerri horiei eragiten dizkien gastuen zati bat estaltzen du, eta zenbateko horiek gabe oso zaila izango litzateke gai horiei heltzea. Horregatik, eta datorren urteari begira, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak partida hori 200.000 eurotik 250.000 eurora handitzea aurreikusten du bere aurrekontu-proiektuan.
Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, "hirigintza eta lurzoruaren erabileraren plangintza funtsezkoak dira kohesio sozialaren, jasangarritasunaren, hiri-berroneratzearen eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren alde lan egiteko. Egunotan, klima-aldaketak dituen ondorio latzak ikusten ari gara eta honek politika publikoen plangintzan eta betearazpenean duen garrantzia ikusi dugu. Arazo eta erronka globala da, baina eragin zuzena du tokian tokikoan; horregatik, Gipuzkoako udalerri txikiek hirigintza jasangarrian lan egin dezaten lagundu nahi dugu".
"Hirigintza-plangintza lurraldearen jarduteko funtsezko tresna da. Horrela, krisi energetikoak, etxebizitza eskuratzeak, lurraldearen degradazioak edo klima-aldaketak eragindako ondorioei aurre egin nahi badiegu, hirigintza beharrezko tresna da, bai prebenitzeko, bai ondorioak arintzeko eta iraultzeko ", gaineratu du diputatuak.
 

  

693