Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek, Irungo alkate Cristina Labordarekin batera, Plaiaundi zentroa bisitatu du, lurraldeko prestakuntza-zentroekin egiten ari den bisita-sortarekin jarraituz

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek, Irungo alkate Cristina Labordarekin batera, Plaiaundi zentroa bisitatu du, lurraldeko prestakuntza-zentroekin egiten ari den bisita-sortarekin jarraituz

Diputatuak bisitatu duen Irungo zentro honek, Garraioko eta Logistikako Goi Mailako Gradua eskaintzen du, eta, berrikuntza gisa, Garraioko Ibilgailuak Gidatzeko Teknikariaren Erdi Mailako Gradua. Bisitaz gain, bilera bat egin da ikastetxeko arduradunekin, irakasleekin eta ikasleekin.

2025/01/17
Azahara Domínguez diputatua Irungo Plaiaundi zentroa bisitatu du

Azahara Domínguez diputatua Irungo Plaiaundi zentroa bisitatu du


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek Irungo Plaiaundi Lanbide Heziketako zentroa bisitatu du astearte honetan, joan den urrian Elgoibarren mugikortasunarekin lotutako graduak ematen dituzten prestakuntza-zentroetara egindako bisita-sortarekin jarraituz. Topaketa horien helburua Gipuzkoako mugikortasun-industriaren egoerari buruz diagnostiko bat izatea da, bai eta lurraldean hezitzen diren profil profesionalen eskaintza eta dauden beharrak ezagutu.
Bisitan, Azahara Dominguez diputatuak, Cristina Laborda Irungo alkatearekin batera, ikastetxeko instalazioak ezagutzeko eta arduradunekin, irakasleekin eta ikasleekin biltzeko aukera izan du.
Azaldu diotenez, Irungo zentroaren prestakuntza-eskaintzaren barruan Garraioko eta Logistikako Goi Mailako Gradua eskaintzen da, eta, berrikuntza gisa, Garraio Ibilgailuak Gidatzeko Teknikariaren Erdi Mailako Gradua.
Diputatuak eskerrak eman dizkie ikastetxeko arduradunei etorkizuneko profesionalen prestakuntzan egindako lanagatik, eta ikasleei dei egin die beren karrera profesionalak lurraldean garatzeko presta daitezen. Gainera, ikastetxea zoriondu du urtero antolatzen duen ekimen solidarioagatik non Garraio eta Logistikako Goi Mailako ikasleek parte hartzen duten, "balioetan oinarritutako prestakuntzak ezinbstekoak direlako Gipuzkoa justuago bat eraikitzeko".
"Egungo mugikortasuna kudeatzea eta etorkizunekoa diseinatzea dira, zalantzarik gabe, gizarte gisa aurrez aurre ditugun erronka nagusietako bat. Gaur egun, garraioak Gipuzkoako gas kutsatzaileen % 48 eragiten ditu, industria (% 20) edo energia (% 17) bezalako sektoreen oso gainetik. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik gure ahaleginen zati handi bat herritarren mugikortasun-ohiturak aldatzea da, garraio publikoaren erabilera sustatzeko politikak bultzatuz eta herritarren benetako premietara gero eta gehiago egokitzen den zerbitzua eskainiz. Hala ere, pertsona gazteak, ondo prestatuak eta kualifikatuak behar ditugu, gure lurraldean karrera profesionalak garatzeko aukera emango dieten lan-baldintza duinak dituztenak, eta etorkizuneko mugikortasunaren soluzioak diseinatzen, ezartzen eta kudeatzen lagunduko digutenak, Gipuzkoa askoz jasangarriagoa eta bizigarriagoa izan dadin", adierazi du diputatuak.
Bestalde, Cristina Laborda, Irungo alkatea honako hau hausnartu du: "Garraioaren sektorea funtsezkoa da gure ekonomian, eta harro egoteko modukoa da hirian arlo horretan espezializatutako prestakuntza-zentro bat izatea. Plaiaundi institutua erreferentea da gure inguruan, eta bidezkoa da egiten duten lanari balioa ematea, funtsezkoa baita langile kualifikatuak izatea eta enpresen beharrei erantzutea. Sektore horrek garrantzi handia du gure ingurunean, eta, beraz, funtsezkoa da kalitatezko prestakuntzan inbertitzen jarraitzea".
Azkenik, Maialen Lopez Luengo, Plaiaundi LHII zuzendari exekutiboak, honako hau adierazi du: “Gure helburu nagusia, etorkizuneko beharrei aurreratzea eta oraingoei erantzuna ematea den honetan, jasangarritasunarekin dugun konpromezuari eutsiz, mugikortasun alorrean ere, gure ikaslegoari, zehazki Errepideko Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko Teknikariak izango direnei, gaitasun teknikoak irakasteaz gain, balore sendoak sustatzea dugu helburu. Horretarako, irakasle kualifikatu eta konprometituekin kontatzen dugu, etorkizuneko garraioko profesionalak izango diren gure ikaslegoari ezagutza aurreratuak, eta errealitateko erronka sozioekonomiko nahiz ingurumenekoei aurre egiteko prestatzen dituztenak”.


 

  

4017