Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek oso positibotzat jo ditu Eustaten datuak, eta gogorarazi du turismoa aberastasun- eta enplegu-iturri garrantzitsua dela Gipuzkoarentzat

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek oso positibotzat jo ditu Eustaten datuak, eta gogorarazi du turismoa aberastasun- eta enplegu-iturri garrantzitsua dela Gipuzkoarentzat

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Datu horiek erakusten digute turismo-industria enplegu- eta aberastasun-iturri oso garrantzitsua dela gure lurraldean. Lanean jarraitu behar dugu aberastasun hori modu orekatuagoan bana dadin lurralde osoan, gero eta familia gehiagok jaso ditzaten aberastasun horren onurak. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik aurrerapauso garrantzitsu bat emateko lanean ari gara, Gipuzkoako turismo eredua, iraunkorra izateaz gain, birsortzailea izan dadin, bisitatzen gaituztenek gure lurraldea zain dezaten eta lurraldearen zaindari bihur daitezen".

2024/12/30
Azahara Domínguez diputatua

La diputada Azahara Domínguez


 Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Dominguezek, oso positibotzat jo ditu Eustat Euskal Estatistika Erakundeak astelehen honetan emandako datuak, turismo-industria Gipuzkoako BPGaren % 8,4 baita.
"Datu horiek erakusten digute turismo-industria enplegu- eta aberastasun-iturri oso garrantzitsua dela gure lurraldean. Lanean jarraitu behar dugu aberastasun hori modu orekatuagoan banatu dadin lurralde osoan, gero eta familia gehiagok etekina atera diezaioten ", adierazi du diputatuak, eta azpimarratu du oso garrantzitsua dela ondo prestatutako pertsonak izatea eta beren karrera profesionala lan-baldintza duinetan garatzeko aukerak ematea.
Azahara Dominguezek gogorarazi du une honetan bere departamentua lantzen ari den estrategia turistikoa ez dela bakarrik fluxu turistikoak desestazionalizatzea eta deslokalizatzea, baizik eta "aurrerapauso garrantzitsu bat ematea" Gipuzkoako eredu turistikoa, "jasangarria izateaz gain, birsortzailea izan dadin, bisitatzen gaituztenek gure lurraldea zain dezaten eta lurraldearen zaindari bihur daitezen".
"Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik estrategia aitzindari horretan sakontzeko lan egingo dugu, turismo-industria bisitariei ez ezik gipuzkoarrei ere mesede egingo dien jarduera bihur dezagun", amaitu du.
 

  

1156