Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek DIT Gestion bisitatu du, Oarsoaldearentzat palanka ekonomiko garrantzitsua den enpresa turistikoa

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek DIT Gestion bisitatu du, Oarsoaldearentzat palanka ekonomiko garrantzitsua den enpresa turistikoa

Diputatuak Oiartzungo enpresa bisitatu du, Jon Arriaga presidentearekin eta Joana Mendiburu alkatearekin batera. Bisitan zehar, Espainia eta Portugaleko 1.400 bidaia-agentzia independenteri baino gehiagori zerbitzuak eskaintzen dizkien eta Oarsoaldeako motor ekonomikoa osatzen duten 55 pertsona enplegatzen dituen konpainia honek egiten duen lana ezagutu ahal izan dute

2025/02/11
Azahara Domínguez diputatuak DIT Gestión bisitatu du

Azahara Domínguez diputatuak DIT Gestión bisitatu du


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek DIT Gestion bisitatu du. Oiartzungo enpresa familiarra da eta gaur egun Espainia eta Portugaleko 1.400 bidaia-agentzia independenteri baino gehiagori ematen die zerbitzua eta 55 pertsona baino gehiagori ematen die lana.
Azahara Domínguezek DIT Gestioneko presidente Jon Arriagarekin eta Oiartzungo alkate Joana Mendibururekin batera egin du bisita, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan du Oarsoaldeko palanka ekonomiko garrantzitsu bihurtu den enpresa horrek egiten duen lana. Abangoardiako teknologiaz baliatuta, DIT Gestionek prestakuntzaren, inklusioaren eta ingurunearen garapen ekonomikoaren aldeko konpromisoa erakutsi du bere ibilbidean zehar.


Prestakuntza-izaera
Enpresa horrek berrogeita hamar langile baino gehiago ditu, prestakuntza-orientazio argia du, talde oso gaztea eta askotarikoa du, eta emakumeek presentzia nabarmena dute bertan. Gainera, dibertsitate funtzionala duten langileak ditu bere lantaldean, kolektibo horien inklusioa eta pertsona guztientzako aukera-berdintasuna sustatuz. Balio horiek Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak guztiz partekatzen ditu.
Arriagak azaldu duenez, enpresak urtero prestakuntzak egiten ditu lurraldeko 150 bidaia-agente ingururekin, lurraldearen preskriptore gisa jardunez eta tokiko turismoa sustatuz.


Digitalizazioaren HAIN Gipuzkoa saria
Joan den abenduan, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak digitalizazioaren HAIN Gipuzkoa saria eman zion DIT Gestioni, Gipuzkoako ikusgarritasuna sustatzeko egin duen lana aintzatetsiz, erreserba-zentral gisa tresna teknologiko aurreratuak erabiliz, bertako produktu turistikoak bere plataformetan integratuz eta hainbat agentziarekin jardunaldiak, ikastaroak eta famtripak antolatuz.
Diputatuak eskerrak eman dizkie Jon Arriaga presidenteari eta langileei, Gipuzkoa sustatzeko ez ezik, "erreferentziazko helmuga turistikoen abangoardian kokatzeko" egunero egiten duten ahaleginagatik. "DIT Gestión adibide bizia da turismoa eta jasangarritasuna elkarrekin joan daitezkeela eta tokiko komunitateari onura ekarriko dion jarduera bat izan daitezkeela erakusteko. Abangoardiako tresnak erabiliz, familia-enpresa hau Oarsoaldeko motor ekonomiko garrantzitsua izateaz gain, guretzat hain garrantzitsuak diren balioekin duen konpromisoa erakutsi du, hala nola belaunaldi berrien prestakuntzarekin, berdintasunarekin eta tokiko komunitatearen garapenarekin. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik turismo eredu berri bat ezartzeko lan egiten dugu, jasangarria izateaz gain, birsortzailea ere izan dadin, gure lurraldeari eragin positiboa ekarriz; DIT Gestion bezalako enpresek bide hori posible dela erakusten digute", adierazi du Azahara Domínguezek.
Bestalde, Joana Mendiburu, Oiartzungo alkateak zoriondu egin du DIT Gestion enpresaren ibilbidea eta adierazi du “enpresako arduradunek oso ongi jakin dutela hain konplexua den turismoaren sektorean hutsunea detektatu eta zerbitzu profesional on bat eskaintzen, baita giza baliabideen kudeaketa eredugarria lantzen ere, formakuntzan eta hurbiltasunean oinarritzen dena. Hori guztia da DIT Gestionen arrakastaren oinarrian dagola”.
Azkenik, Jon Arriaga DIT Gestioneko presidenteak hau esan du: “Guretzat poz handia izan zen MUY Gipuzkoa saria jaso izana. DIT Gestion bi helbururekin sortu zen: turismo-enpresa txikiei turismo-enpresen abangoardian egoteko aukera ematen dieten tresnekin laguntzea eta gure sektorean lanpostu kualifikatuen sorrera sustatzea, plantilla gazte baten bidez. Plantilla horrek proiekzio handia du, eta, gainera, profesional zoragarriak biltzen ditu, lanpostu batzuetarako muga batzuk dituztenak, haien lanbide-ezaugarrietara egokitzen saiatzen garenak”.
 

  

4625