Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Oiartzungo kamioien aparkalekua itxiko da plataforma osoaren birmoldaketa egiteko

Oiartzungo kamioien aparkalekua itxiko da plataforma osoaren birmoldaketa egiteko

Astigarraga-Oiartzun Garraiogune integralaren proiektuaren arabera plataforma bakar batean batuko dira egungo bi zabalguneak eta 190 plaza izango ditu.

2020/10/02

Bidegi Foru Elkarteak jakinarazi duenez, urriaren 5ean hasiko da Oiartzungo kamioien aparkaleku eremua birmoldatzeko lanen lehen fasea, AP-8 autobidean, Astigarraga-Oiartzun Garraio Zentro Integralaren proiektuaren barruan. Lanak direla eta, datorren astelehenean, urriaren 5ean, hasi eta 2021eko martxoaren amaiera arte, Bilboko noranzkoan aparkatzeko eremua itxita egongo da. Behobiarako norabidean dagoen plataforma zabalik egongo da, baita egun dauden ibilgailu arinentzako eta autobusentzako aparkalekuak ere. Bigarren fasean azalera horretan jardungo dute.

Proiektuak bi zabalguneak plataforma bakar batean bateratzea aurreikusten du, 190 plazako aparkalekua osatuz Bilborako noranzkoan doazen kamioientzat. Bidegik 2,9 milioi euro gehi BEZa inbertituko ditu bere birmoldaketan, eta exekuzio epea 12 hilabetekoa da.

Gaur egun, aparkalekuak bi gune ditu, noranzko bakoitzerako bana, 105 plaza Bilborako norabidean eta 57 Behobiarako norabidean.

  

1831