Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea ONU Emakumeak erakundeko ordezkariekin elkartu da Elgarresta, elkarlana indartzea xede

ONU Emakumeak erakundeko ordezkariekin elkartu da Elgarresta, elkarlana indartzea xede

Berdintasuneko zuzendariak eta Priya Alvarezek bi erakundeen arteko lankidetza eta komunikazio bide berriak aztertu dituzte

2016/06/05

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria, Miren Elgarresta, Priya Alvarezekin elkartu zen ekainaren 1ean. Alvarez NBE Emakumeak Ebaluaziorako Bulego Independenteko Senior mailako ebaluatzailea da, eta genero berdintasun eta emakumeen eskubide gaietan aditua.

Alvarez Donostian izan da egunotan, “Garapen iraunkorraren helburuak: politiken koherentzia eta genero ikuspegitik inplikazioak” jardunaldietan parte hartzen. Ekitaldi hau EHUko Hegoa Institutuak eta Gipuzkoako GGKEen Koordinakundeak antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetzarako Zuzendaritza eta Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Agentziaren laguntzarekin.

Topaketan zehar, Miren Elgarresta eta Priya Alvarezek ordezkatzen dituzten erakundeen lan ildo nagusiak partekatu zituzten, eta etorkizunera begira lankidetza indartzeko oinarriak ezarri. Gainera, berdintasun gaietan bi erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen elkarlanerako eta komunikazioarako bideak ireki zituzten.

  

2097