Ordiziako San Bartolome auzoko trafikoak berrantolatuko dituen proiektua onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Ordiziako San Bartolome auzoko trafikoak berrantolatuko dituen proiektua onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Ordiziako San Bartolome auzoko trafikoak berrantolatuko dituen proiektua onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
N-1etik San Bartolome ingurura dagoen sarrera-irteera eta Eroski kokatuta dagoen ingurunea egokituko dira. Urtea amaitzerako, pantaila akustikoak jarriko ditu N-1ko 421,680 eta 421,820 puntu kilometrikoen artean
Ordiziako San Bartolome auzoko trafikoak berrantolatuko dituen proiektua onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuak. Ekimen honen baitan, foru erakundeak inguru hau egokitzeko hitzarmena sinatuko du Ordiziako udalarekin eta, besteak beste, San Bartolome auzoak N-1etik daukan sarrera-irteera adarra berrituko da, oinezkoentzako espaloia eta bizikletentzako bidegorria eginez. Eroski hipermerkatuaren inguruan ere egokitzapen lanak egingo dira. Gainera, pantaila akustikoak jarriko ditu Aldundiak Ordizian, N-1eko 421,680 eta 421,820 puntu kilometrikoen artean.
N-1 errepidetik Ordiziara dauden lau sarreretako bat da San Bartolome. Trafiko gutxien duen sarrera baina, zirkulazioa bi norabideetakoa denez, auzoarentzat gehiegizkoa dena. Gainera, Eroski bertan kokatuta dagoenez, oinezkoen joan-etorri handia egoten da beheko pasoan. Auzoak gaur egun bizi duen egoera hori konpondu asmoz jarri da martxan ekimena. Onartutako aurreproiektuak 383.000€ ko aurrekontua dauka. Udala eraikitze proiektuaz arduratuko da eta Diputazioak obraren finantzaketan parte hartuko du.Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatua Ordizian izan da gaur, bi proiektuak Jose Miguel Santamaria alkatearekin batera azaltzen. Hedabideei eginiko adierazpenetan azaldu duenez, “N-1eko sarrera irteera erabat aldatuko da. San Bartolome kalea norabide bakarrekoa izango da eta horrek espaloiak zabaltzeko aukera emango digu. Merkatal zentroa bertan dagoenez oinezko asko ibiltzen da zonaldean eta horiek segurtasunean asko irabaziko dute ”. Goierri Eskola eta Tren Geltokiaren arteko ibilbidea asko erraztuko dela ingurunearen berrantolamenduarekin gehitu du Oiarbide diputatuak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ordiziako biztanleen aspaldiko eskaerari erantzunez, pantaila akustikoak jarriko ditu N-1ean. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatuak azaldu duenez “pantaila akustikoak jarri aurretik eraginkorrak diren edo ez aztertu behar izaten da eta, kasu honetan, azterketa akustikoak erakutsi du eraginkorrak izango direla”. Lanak lehen bai lehen abiatu nahi dituela Aldundiak eta irailean bertan hasiko direla gehitu du Oiarbide diputatuak.
Donostia norabidean, N-1eko 421,680 PK eta 421,820 PK arteko eskuin aldean jarriko dira panelak. Zonalde hori N-1 errepideko gainaldeko igarobidean (Montañita) hasi eta Donostiako norabidean 140 m luzatzen da. Errepidearen ezkerraldean hiru etxebizitza bloke daude, San Inazio kalean; eta eskuinaldean, berriz, Euskal Pilota Kaleari dagozkion etxebizitzen eraikinak daude.
Gipuzkoako Foru Aldundiak inguru horretako zarata gutxitzeko egingo duen soluzioan, eskuin alderako, 4 metroko altuera izango duen metakrilato gardeneko pantaila akustiko bat diseinatu da; horrela, pantaila opaku batek kalean sortuko lukeen itxitasun efektua ekidin nahi da.
“pantaila akustikoak jarri aurretik eraginkorrak diren edo ez aztertu behar izaten da eta, kasu honetan, azterketa akustikoak erakutsi du eraginkorrak izango direla”.
2017 hasieran Gasteizko norabideko zatiari ekingo dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. Norabide horretan etxebizitza eta N-1aren artean, Madril-Irun trenbidea kokatzen da. Ezkerralderako pantaila akustiko bejetal bat diseinatu da, bere zarataren xurgapen ezaugarriengatik eta ingurunean ondo integratzen delako, N-1 eta trenbidearen artean hesi berdea eginez. Zarataren xurgapen funtzioa bi aldeetan egiten denez, N-1etik eta tren bidetik datorren zarata gutxituko da. Ezkerraldean ere 4 metroko altuera izango du panelak.
Esleipen prozesua irailean jarriko da martxan eta Donostiako noranzkoan dauden panelei lehentasuna emango zaie obrak 2016an zehar hasteko helburuarekin. Hiru hilabeteko epea eta 241.500 €ko aurrekontua izango dute. Gasteizko noranzkoan jarriko diren panelak ondoren esleituko dira eta obrak 2017an gauzatuko dira. Hauek ere hiru hilabeteko epea izango dute eta 165.000 €ko aurrekontua.
1859