Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ordiziako San Jose egoitzan berritze lanak egingo dira

Ordiziako San Jose egoitzan berritze lanak egingo dira

Maite Peñak eta Adur Ezenarrok bilera batean partekatu dituzte zentroa birmoldatzeko planak, eta lanak ekainean bertan hastea aurreikusten da

Gizarte Politikako foru diputatua, Maite Peña, Ordiziako alkatearekin, Adur Ezenarrorekin, bildu da gaur goizean, Ordiziako San Jose adinekoen egoitzako inbertsio proiektuak partekatu eta alderatzeko. Horien helburua da “egoitza-zentroko instalazioak egokitzea eta hobetzea, COVID-19 agerraldi berri bati edo etorkizunean gerta daitekeen beste osasun egoera bati eraginkortasunez aurre egiteko”, zehaztu du Peñak. San Jose zentroa, jatorriz udal kudeaketakoa eta 1982. urtean eraikia, Kabia organismoan sartu zen 2018an eta 72 plaza ditu guztira.

Birmoldaketa lanak ekainean hastea eta lau hilabete baino gehiago ez luzatzea aurreikusten da. Diputatuak azpimarratu duenez, “Ordiziako egoitzan egingo diren obrek beste igogailu bat eraikitzea aurreikusten dute eta langileen aldagelen eremua birkokatzea, zentroaren sektorizazioa hobetzea ahalbidetuko duena. Igogailu berriaren kokapenak eta banakako gela gehiago behar izateak plaza kopurua murriztea ekarriko du (10 eta 15 artean, hasierako aurreikuspenaren arabera). “Horrek guztiak COVID-19aren agerraldi berri bati eustean kudeaketa hobea egitea ahalbidetuko du”, gaineratu du Peñak.

San Jose egoitzan bizi diren pertsona guztiak hurrengo asteetan inguru hurbileneko beste zentro batzuetan kokatuko dira, Tolosan, Beasainen Lazkaon eta Zumarragan. “Prozesu hori, nola ez, familiekin partekatuko da eta hurbilen dauden zentroetako eskuragarritasunaren arabera”. Langileei dagokienez ere, beste egoitza batzuetan birkokatuko dira.

          “Oraindik atera ez garen COVID-19aren pandemiak, agerian jarri ditu egoitzako arretan kontuan hartu beharreko zenbait alderdi, hala nola, zentroen sektorizazioa eta modulazioa, zirkuituen bereizketa argia eta kutsadura-susmorik izanez gero jarduera azkar eta egokia aurreikusten dituzten kontingentzia-planak izatea”, zehaztu du Maite Peñak.
  

1653