Organoak Plazara ekimenak Usurbil eta Zumaiako organoak ezagutzeko txango bat antolatu du

Larunbatean Usurbil eta Zumaiako organoak ezagutzeko txango bat antolatu da.
Organoak Plazara ekimenaren barnean Aldundiak Musikenerekin batera azaroaren 23an, larunbata, Usurbil eta Zumaiako organoak ezagutzeko txango bat antolatu da.
Horretarako doako autobus bat 9:30etan Gipuzkoa plazatik irtengo da (Peñaflorida kaleko izkinean) eta Musikene-ren parean (Ignacio Barriola aularioan) geldiunea egongo du. Ondoren, Usurbilera abiatuko da eta San Salbadoren parrokian, 10:00etan, Joan Luis Atxegak organoaren bisita gidatua eta entzunaldia egingo du. Ondoren, Zumaiara abiatuko da eta San Pedro Elizan, 11:30etan, Iñigo de Pequek, organoaren bisita gidatua eta entzunaldia egingo du. Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.
Programa horren bitartez, lurraldeko organo ondasuna sustatu nahi da, bere balio musikala eta historikoa eta errepertorioa zabaldu, eta esparru horretan ikasi eta lan egiten duten etorkizun oparoko gazteei laguntza eman. Laburtuz, helburua da organoaren musika gizarteari hurbiltzea eta, aldi berean, balioa ematea Gipuzkoak duen aberastasun instrumentalari eta aberastasun hori zaintzen laguntzea.
Horretarako, lurraldeko bi edo hiru organo hautatu dira eta horien inguruan hainbat jarduera antolatu dira: kontzertuak; tailer didaktikoak; umeei, musika ikasleei eta jendeari, orokorrean, zuzendutako saio dibulgatzaileak; eta organoak ezagutzeko bisitaldiak. Musikeneko ikasleek, graduatuek eta irakasleek nahiz ospe handiko organista gonbidatuek eskaini dituzte kontzertuak; azken horiek masterclassak ere eman dituzte.
“Musikenekin sinatutako hitzarmen honi esker, kultura alorreko hainbat entitate eta eragileren babesa bermatzeko helburua betetzen dugu, aukera izan dezaten kultura zaindu, zabaldu eta aberasteko, kulturari lotutako ikerkuntza eta garapena bultzatzeko, eta gai artistiko desberdinetan gazteen prestakuntza espezializatua osatzera bideratutako laguntzak sustatzeko”, esan du Kulturako diputatuak.
Gipuzkoak Europako organo bilduma onenetako bat du. Organo egile onenak egindako 150 jatorrizko instrumentu inguru dira, eta horien artean nabarmendu behar dira Ataungo San Martingo Tours elizan dagoena, barrokoa, eta Cavaillé-Collek egindako erromantikoak; horiez gain, beste asko daude gure lurralde osoan sakabanatuta.
Ondare artistiko garrantzitsu hori babesteko beharrezkoa da instrumentuak zaindu eta eraberritzea, musika programak garatzea instrumentuak ezagutzera emateko eta jendeak haien soinuaz gozatzeko, eta musika tresna horien irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea, bizitza emango dieten musikari eta interpreteak gure artean izateko.
Organoa hedatzeko programa ezinbesteko gakoa da musika ondare hori balioan jartzeko eta instrumentu bikain horien ahalbide guztiak ateratzen joateko, lehen mailako musikariak ekarriz eta interprete berrien parte hartzea sustatuz. Eta hori guztia, musika horrekin gozatzeko eta hunkitzeko aukera egon dadin Gipuzkoako bazter guztietan. Azaroan zehar, Ataun, Donostia, Orio, Usurbil eta Zumaia izango dira zaleentzako elkarguneak eta aukera ezin hobea Gipuzkoako soinuak entzuteko, askotan arte lanak ere badiren instrumentuen bidez.
Programa Orokorra
Azaroak 25, Larunbata
USURBIL, 10etan
San Salbadoren parrokia / Iglesia de San Salvador
Juan Luis Atxega: Bisita gidatua eta entzunaldia
ZUMAIA, 11:30etan
San Pedro parrokia / Parrokia de San Pedro
Iñigo de Peque: Bisita gidatua eta entzunaldia
9:30tan doako autobusa Gipuzkoa plazatik aterako da, geldiune Musikenen
Azaroak 29, Asteazkena
ORIO
Bariko San Nikolasen Eliza / Iglesia de San Nicolás de Bari
Xabier Lizaso: Kontzertu didaktikoa haurrentzat eta familientzat

2130