Pasaiako Itsas Jaialdiak 2,5 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan du eta egindako inbertsioa hirukoiztu du
Pasaiako Itsas Jaialdiak 2,5 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan du eta egindako inbertsioa hirukoiztu du
Pasaiako Itsas Jaialdiak 2,5 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan du eta egindako inbertsioa hirukoiztu du
125.000 pertsona baino gehiagok bisitatu zuten Pasaia jaialdi egunetan
Pasaiako Itsas Jaialdiak 2,5 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan du eta egindako inbertsioa hirukoiztu du
125.000 pertsona baino gehiagok bisitatu zuten Pasaia jaialdi egunetan eta Hermione ontziaren egonaldian, eta 300.000 pertsonatik gora eskuratu zuten informazioa sare sozialen bitartez.
Pasaiako Itsas Jaialdiaren emaitzek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte. Guztira 2,5 milioi euroko eragin ekonomiko zuzena izan zen Pasaiako ekonomian, bertaratu ziren 125.000 bisitarietako bakoitzak batez besteko 20 euroko gastua egin baitzuen. Zenbateko hori nabarmen handitzen da kontuan hartzen badugu jaialdiaren informazioa eskaini zuten komunikabideek eragindako inpaktu ekonomikoa; izan ere, aurreikuspenen arabera, inpaktu ekonomiko hori 1,5 milioi eurotik gorakoa izan zen. Hori guztia kontuan hartu gabe inguruko herrietan sortutako errentak, ezta ere programatutako jarduerak garatzeko kontratu behar izan ziren tokiko enpresek lortutakoak.
Pasaiako Udalean egindako Itsas Jaialdiaren 1. edizioaren aurkezpenean parte hartu dute Izaskun Gomez herriko alkateak; Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismoko diputatuak; eta Xabier Agote Albaolako presidenteak. Izaskun Gomezek azpimarratu duenez «jaialdiak Pasaiaren itsas sustraiak aldarrikatzeaz gain, egiaztatu du udalerriak etorkizuna duela eta, halaber, gure jarduera eta zerbitzuen inguruan aberastasuna sortzeko aukera argiak daudela». Alkateak iragarki du ere egutegi bat banatuko dela doan pasaiatarren artean, eta egutegi horretan «bereziki zoriontsuak izan diren uneak jasotzen direla, Pasaiaz oso harro sentitu garen uneak». Bestalde, Denis Itxasok azpimarratu du «jaialdia turismo jasangarriaren adibide on bat dela, eta Gipuzkoak behar duen kulturan oinarrituta dagoela», izan ere, «inork ez luke pentsatutako posible izango zenik jaialdi hori egitea, baina izandako arrakastak argi uzten du Pasaiak duen potentziala eta bere ondareak duen erakargarritasun turistikoa. Xabier Agote Albaolako presidenteak hau adierazi du: «Gipuzkoak aukera ona du itsas ondarearen erreferente bihurtzeko, eta jaialdiaren arrakasta horren adierazgarri da.
Nabarmena izan da ere komunikabideen presentziak eta irudiaren proiekzioak sortutako inpaktua. Telebista gehienek, estatukoek barne, jaialdiari buruzko oso informazio ona eman zuten, espazio ezin hobeak eskainita: albistegien hasiera edo bukaera. Gainerako komunikabideek ere jarraipen garrantzitsua egin zuten; nabarmendu behar da prentsan 180 inpaktu baino gehiago lortu zirela. Internet bidezko komunikabideei dagokienez, arrakasta handia izan dela esan behar da; izan ere, 300.000 pertsona baino gehiagok kontsultatu zuten jarduketa programa kanal digitalen bitartez: 80.000 baino gehiagok facebook bidez, 170.000 twitter bidez eta 60.000 baino gehiagok jaialdiaren web orriaren bidez. Alde batera utzita izandako balio ekonomikoa -1.500.000 eurotik gorakoa-, baloratu behar da, emandako informazio horri esker, Gipuzkoa eta Pasaia erakargarritasun kultural eta turistikoko helmuga gisa kokatu direla, eta, halaber, oihartzun positiboa lortu dela irudiari begira.
Ekitaldiaren jardueraren zifrei dagokienez, eraginari buruzko azterketak datua hauek ematen ditu, besteak beste:
115 itsasontzi tradizional elkartu ziren badiako uretan, guztira 300 tripulatzaile baino gehiago.
Guztira 94 jarduera kultural programatu ziren.
Antolaketan 84 pertsonek parte hartu zuten: eragile sozialak eta kulturalak, eta enpresa arloari lotutakoak.
250 boluntariok lan egin zuten jaialdian.
Publikoak oso harrera ona eman zion ekitaldiari, eta hori argi ikusten da jasotako datuetan; horietako batzuk goian aipatu ditugu.
125.756 pertsonek bisitatu zuten Pasaia: 115.000 jaialdi egunetan eta 10.000tik gora Hermione ontziaren egonaldian (atzerapenarekin iritsi zen arazo tekniko bat medio).
Komunikabideetan izandako proiekzioak 300 inpaktu baino gehiago ekarri ditu, bai tokiko bai eskatutako komunikabideetan, baita ere nazioarte mailan; guztira, 1.500.000 euro baino gehiagoko balio ekonomikoa izan da. Sare sozialetan ere agerikoa izan da ekitaldiaren arrakasta, milaka jarraitzaile eta bisita izan baititu web orriak.
Itzulera ekonomikoa oso positiboa izan da; izan ere, jaialdian inbertitu den euro bakoitzak 3,06 euroko itzulera izan du Pasaiako ekonomian.
Kopuruak alde batera utzita, Pasaia eta Gipuzkoarako jaialdiak izan duen eragin positiboa azpimarratu dute antolatzaileek eta baita ere itsas ondarearen arloan erreferente gisa kokatzeko izan duten aukera; halaber, itsas ondarea berreskuratzeko, agerian jartzeko eta zabaltzeko ikuspegitik begiratuta, jaialdiak izan duen garrantzia nabarmendu dute antolatzaileek.
1683