Pasaia, Arkitekturaren Mundu Eguna 2019ren protagonista
Pasaia, Arkitekturaren Mundu Eguna 2019ren protagonista
Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak bisita bat antolatu du Pasaia bizitzen ari den Berroneratze Integralaren puntu nagusiak ezagutzeko. Bisita horretan Rafaela Romero diputatuak eta Izaskun Gomez Pasaiako alkateak hartu dute parte.
Rafaela Romero Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuko foru-diputatu sozialistak eta Izaskun Gomez Pasaiako alkate sozialistak, gaur goizean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Gipuzkoako ordezkaritzak Pasaiako Berroneratze Integralaren gune garrantzitsuenetara antolatutako bisitan hartu dute parte, Gipuzkoako gune andeatuenetako batean ematen ari den aldaketa-prozesua egiaztatzeko eta, ez bakarrik hirigintzaren arloan baita Pasaiako herritarren bizi-kalitatearen eta ongizate sozioekonomikoaren arloan ere, ematen ari diren urrats garrantzitsuak bertatik bertara ezagutzeko. Espazio publikoak berroneratzea portuaren eta Pasaian kokatutako enpresen berrindartze ekonomikoari lotua dago. Era berean, berrindartze ekonomiko hori, bertan eraikiko diren espazio berrietan lanpostuak sortzearekin ere oso lotuta dago, bai hirugarren sektoreko establezimendutan bai turismoarekin, kulturarekin, portuarekin eta itsasoarekin lotutako establezimendutan.
Zehazki, 11:30ean hasi eta 13:00ak arte iraun duen bisitaldian Ondartxo pasealeku berria, Trintxerpe eta Herrerako geltokia lotzen dituen oinezkoen eta bizikleten bide berria eta Hospitalilloaren ingurua ikusi dituzte. Azken honetan, aurki, Trintxerpeko nasaren ingurunea berroneratzeko, lurpeko aparkalekua eraikitzeko eta Zahartzeko Erreferentzia Zentroa eraikitzeko lanak hasiko dira. Instalazio horiek hiri- zein gizarte-mailan erabateko aldaketak ekarriko dituzte.
Romero diputatuak bisita amaitu ondoren esan du “oso interesgarria izan dela, hirigintzaren ikuspegitik, gauzatutako aldaketek uste baino alderdi gehiagotan positiboki eragin dezaketelako herritarrengan. Pasaitarren bizi-kalitatea hobetzeko, Pasaiarentzako eraldaketa historiko bat bertatik bertara bizitzen ari gara; portuaren eta hiriaren arteko bizikidetza-espazioa erabat eraldatzen duten eta berroneratze integral baten aldeko gure apustua gauzatzen duten proiektuen bidez. Berroneratze integral horrek, ez bakarrik urbanismoari dagokionez, baita alderdi sozialari, ekonomikoari, enpleguari, kulturari eta turismoari dagokienez ere, bultzada bat emango dio. Bultzada hori funtsezkoa izango da Pasaia Gipuzkoako lurraldeko gune andeatuenetako bat izateari betirako uzteko".
1800