Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kulturako, kiroletako eta gizarte-bizitzako jendeak konpromisoa hartu du Herritartasun Unibertsalaren alde

Kulturako, kiroletako eta gizarte-bizitzako jendeak konpromisoa hartu du Herritartasun Unibertsalaren alde

Pasaporte sinboliko bat eman zaiei errefuxiatuen eskubideak aldarrikatuz

  • Denis Itxasok dio ez dela soilik solidaritate-arazo bat, nazioarteko eskubidea errespetatzea baizik

Kultura eta Lankidetza Departamentuak, EMAUSekin batera, ekitaldi bat antolatu du Herritartasun Unibertsalaren alde. Ekitaldia gaur arratsaldean izango da Tabakaleran. Bertan, modu sinbolikoan eta aldarrikapen gisa, pasaporteak emango zaizkie GKE-ei (gobernuz kanpoko erakundeei) herritartasun unibertsalaren alde, hori errealitate bihur dadin, baita kulturaren, gizartearen eta kirolaren ordezkari diren pertsonei ere. Izan ere, horren bidez, konpromisoa hartzen dute pertsonen joan-etorri eta egoitza librea defendatzeko. Ekitaldian parte hartuko du, era berean, Nathalie Père Marzanok, Emauseko nazioarteko ordezkari nagusi eta OCUko lehendakariak.

Duela hilabete batzuk, Aldundiak, EMAUSekin batera, abian jarri zuen Besarkadak programa, ezagutzak trukatzeko, gipuzkoarren abegi eta solidaritatearen sinbolo gisa bere etxeak uztera behartuta egon diren errefuxiatu eta migratzaileengan, gerratik, heriotzatik, miseriatik, gosetik edo jazarpenetik ihes egiteko dena utzi behar izan dutenengan; horrela, integra daitezen laguntzeko, truke- eta topaketa-prozesu inklusiboen bidez. Orain, beste aurrerapauso eman izan nahi da: pertsona guztiek lekuz aldatzeko eta hertsituko dituzten harresirik gabe lazturatik ihes egiteko daukaten eskubidea aintzatestea. Horregatik Herritartasun Unibertsalaren aldeko ekitaldia ospatuko dute, eta pasaporteak emango dira ekitaldi horretan.

Herritartasun Unibertsalerako Pasaportea, pertsona oro herritar izateko eta zirkulazio eta bizileku askatasuna defendatzen dituen, ikustera emateko, sentsibilizatzeko eta herritarren partaidetzako elementu bat da. Herritartasun Unibertsal baterako Erakundeak sustatu duen ekimen bat da, Nazioarteko Emaúsek, Utopia Mugimenduak eta France Libertés-Danielle Mitterrand Fundazioak 2013 urtean sortua.

Pasaporte honek aldarrikapen sinbolo bat izan nahi du, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 13 Artikuluari erreferentzia eginez. Artikulu horretan, pertsona orok “joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzeko eskubidea” jasotzen da.

Pasaporte honek ez du balio administratiborik, pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ematen zaie,  baita pertsona hauen eskubideen defentsan lan egiten duten pertsonei ere.

 “Gipuzkoako herritarrek, azken hilabeteotan, argiro erakutsi du bere aukera solidaritatea dela. Hortaz, politikarion eta erakundeon betebeharra da haiei bidezko konponbideekin laguntzea. Konponbide horiek balio demokratikoetan eta giza eskubideetan oinarritu behar dute. Ezin dugu eskuineko muturraren proposamenen aurrean etsi; konponbide zibilizatuak behar ditugu. Pasaporte Unibertsalak gogorarazten digu errefuxiatuek geure eskubide berberak merezi dituztela, eskubidea dutela euren bizitza eta etorkizuna eraikitzearren lekuz aldatzeko, eskubiderik ez dugula haiek itxita uzteko eta balio demokratikoetatik aldentzen den eta zibilizatua ez den edozein ‘konponbidek' kalte larria ekarriko digula” esan du Denis Itxasok.

Ekimen hau Aldundiaren lankidetzarako laguntzen filosofian oinarritzen da. Horien baitan sartu dira hainbat balio (adibidez, askatasuna, berdintasuna eta solidaritatea), bizikidetasun zuzena eta dibertsitatea errespetatuko duena sustatzeko. Botere publikoak behartuta daude funtsezko eskubideak babestera (besteak beste, batetik bestera askatasunez mugitzekoa) eta babes hori egokien bermatuko duten jardunak eta proiektuak sustatzera. Izan ere, helburua ez da solidaritatea, baizik eta nazioarteko eskubidea eta, azken batean, demokraziaren funtzionamendurako oinarrizkoak diren balioak errespetatzea.

Honako hau adierazi du: “Ez dugu harresietan sinesten. Askatasunaren irrikari ezin zaio inolako oztoporik jarri. Horregatik sustatu dugu ekitaldi hau, sinesten baitugu pertsonen joan-etorri eta egoitza askean eta kultura anitzeko mundu batean, errespetuz elkarrekin bizi gaitezkeen mundu batean”. Gainera, mugak ixteak eta nazioarteko hitzarmenak bazter uzteak berekin dakarten arriskuaz ohartarazi du. Bestetik, honako hau esan du: “Horrela hasten da eta, jarraian, errefuxiatuei leporatzen zaizkie tokiko gabezia- eta krisi-egoerak. Eta, konturatu baino lehen, langile atzerritarren zerrendak egiten ditugu Britainia Handiko enpresetan, batzuek esaten baitute arriskuan jartzen dutela britainiarren enplegua. Europak esperientzia luzea eta samina du mota horretako politiken ondorioei dagokienez, desberdinak adierazten dituzten zerrendak egiteari dagokionez eta haien zorigaiztoko amaiera izan ohi denari dagokionez”.

Askatasunaz, solidaritateaz, eta gizaki orok bizitza duina izateko eta zoriontsu izateko eskubideaz ari gara; miseriak eta gabeziek zigortuta ez egoteko eskubideaz ari gara ere, eremu batean itxita ez egoteko eskubideaz, gabezian bizitzeko edo lazturara itzultzeko beste hautabiderik gabe. Pasaporte Unibertsal batez ari gara. Horrek gogorarazi behar digu nazioarteko zuzenbidean eta itxuraz hori ahaztuta daukaten herrialde ugariren legezko testuetan ere babestutako balio batzuk daudela. Desiragarria ezinezkoa denaren argudiopean, guztientzako bitarteko, baliabide eta lekurik ez dagoenaren argudiopean, geure eskubideak babesteko mugak itxi beharra dagoenaren argudiopean, guztiontzat gero eta mundu okerragoa ari gara sortzen” esan du Itxasok.

Arratsalde honetako ekitaldian, honako hauek jasoko dute Herritartasun Unibertsalerako pasaportea:

  • Kulturaren ordezkariak: Jabier Muguruza (musikaria), Ainhoa Garmendia (opera-abeslaria), Sergio Cruzado (kultura-sustatzailea), Nerea Vesga Elizalde (dantzaria), Eva Monente (kazetaria), Tytti Thusberg (diseinatzailea) eta Virginia Imaz (clown).
  • Kirolaren arloko ordezkariak: Iñigo Llopis (igerilaria), Lucas Eguibar (snowboarder) eta Ane Santesteban (txirrindularia).
  • GKEak: CEAR, Gurutze Gorria, SOS Arrazakeria, ZAS Zurrumurruen Aurkako Sarea, Harresiak Gipuzkoa, Haurralde, Eva Aguirre (boluntarioa), Zaporeak, Salvamento Marítimo Humanitario, Portabebés para Siria, Nazioarteko Amnistia, Gipuzkoa Caritas, Hotz Zarautz GKE (ZIURTATZEKO), AMHER, EH11 Kolore, Antxon eta Mikel Zubia (giza eskubideak babesteko abokatu boluntarioak).

Honako hauek ere parte hartuko dute ekitaldian: Nathalie Père Marzano, Nazioarteko Emaus-eko ordezkari eta OCUko lehendakaria; Eva Aguirre, boluntarioa, Greziako errefuxiatuen eremuetan izandako esperientziaz arituko dena; eta Teresa Calo aktorea, Rafael Amargoren “No me llames extranjero” poema irakurri duena. Hain zuzen, poema horrek hobeezin islatzen du parte-hartzaileen konpromiso-espiritua. Gainera, Kukai dantza-taldea arituko da Besarkadak interpretatzeko. Ikuskizun horretan, bi dantzarik, besarkatuta, pertsonen arteko errespetua antzeztuko dute euren harremanetik abiatuta. Ekitaldia amaitzeko, Kukaik sokadantza bat egingo du bertaratutakoekin batera, elkartasun-sinbolo moduan. Sokadantzan, errespetutik abiatuta, lagun bakoitzak albokoarekin bat egiten du kolektibo bat osatzeko.

  

1601