Gerraondoko 40ko hamarkada Gipuzkoan, Aitor Pucheren eskutik
Gerraondoko 40ko hamarkada Gipuzkoan, Aitor Pucheren eskutik
Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izeneko zikloaren azken hitzaldia egongo da astearte honetan KM-n
Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu dute Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak.
Bederatzi hitzaldi izan dira guztira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Urtero bezala hilean behin, astearte batean ospatu dira, urtarriletik azarora.
Azaroak 21, 19:30 (gaztelaniaz)
Aitor Puche Martinez
Gerraondoko 40ko hamarkada Gipuzkoan
Aitor Puche Geografia eta Historian lizentziatu zen –eta Espainiako eta Euskal Herriko Historian espezializatu– 1990ean, Deustuko Unibertsitatean (Donostia). Irungo Udalaren Serapio Mujika historiako ikerkuntza beka irabazi du bi aldiz politika garaikideari buruzko ikerlan banarekin. Badu liburu argitaratu bat ere, II. Errepublikan, gerra garaian eta Frankismoaren errepresiopean Hondarribian izandako ezkerreko indarrak aztertzen dituena.
Gerra Zibilean Gipuzkoan gertatuaren inguruko informazio dezente badaukagu ere, ez da horrelakorik gertatzen gerraondoko garaiekin. Izan ere, ikerketak errepresio politikoari begiratu dio batik bat, eta bigarren plano batean utzi ditu garaiko ekonomiari, gizarteari edo kulturari loturiko aztergaiak. Hemen ahalegina egingo dugu erdi ahaztuta geratu zaigun hurbileko historiaren alderdi horiek argitzen laguntzeko.
1979