POETIKA, gaur egungo poesiaren inguruko zikloa
POETIKA, gaur egungo poesiaren inguruko zikloa
Ostegun honetan Jon Gerediagak bere poemak irakurriko ditu Alex Gurrutxagarekin batera eta José Belda gitarrajolearen laguntzaz.
Ostegun honetan Jon Gerediagak bere poemak irakurriko ditu Alex Gurrutxagarekin batera eta José Belda gitarrajolearen laguntzaz arratsaldeko 19:30etan Koldo Mitxelenan.
Koldo Mitxelena Kulturunea poesiaren kanpora eta barrura begira jarriko da berriro, POETIKA izeneko egitaraua martxan jartzeko. Hain zuzen, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira KMko Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak bere olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan aditua den pertsonaren batek poeta horren aurkezpena egingo du, haren poesia lanari buruzko nondik norakoen azalpena eta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasle bat protagonista izango da ere, eta hainbat musika-pieza interpretatuko ditu. Hiru ardatz nagusi horietan egituratako dira ‘Poetika’ ekimen berriko musika eta poesia ikuskizunak. Emanaldiak programatuko dira, martxoan hasi eta azarora arte (uztailean eta abuztuan izan ezik). Beraz, guztira zazpi emanaldi antolatu dira.
Ostegun honetan, Poetika zikloaren barnean Jon Gerediaga izango dugu bere poemak irakurtzen Alex Gurrutxagarekin batera eta José Belda gitarrajolearen laguntzaz. Ekitaldia euskaraz izango da, Koldo Mitxelenako Areto Nagusian 19:30etan.
Jon Gerediaga (Bilbo, 1975) filosofia irakaslea da. Antzerkian ibilbide oparoa egindakoa bada ere, antzerkia baino lehenago poesia dago beti, eta gure artean diren poesia bideetan bide originalenetakoa agertu du Gerediagak argitaratu dituen lau poema liburu eder bezain aberatsetan: Fitola balba, karpuki tui (2004), Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007), Zentauro-hankak (2012) eta Argia, lurra, zuhaitza, zerua (2015), denak Pamiela argitaletxean. Ez da plazan agerpenak egin zalea. Beraz, hau da euskal literaturaren munduan egutegian gorriz markatu beharreko eguna.
Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988) Literatura Konparatua ikasi zuen Trentoko Unibertsitatean, eta "Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak" Masterra egin du EHUn. Berria egunkarian kolaboratzen du literatura kritikari gisa 2012ko urritik, eta ‘Caravansari’ aldizkariko erredaktorea da euskal poesia sailean. Rikardo Arregi saria irabazi zuen 2013an, Kazetari Berria atalean. Aspaldiko pasioa da Gurrutxagarentzat literatura. Euskarazko literatura solasaldiak gidatzen ditu Garoa liburu dendan, Zarautzen
1507