Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Positibo berri bat COVID-19an

Positibo berri bat COVID-19an

Hiru dira, lurraldeko zaharren egoitza sarean, egoiliarren artean indarrean dauden kasuak

Gipuzkoako zahar-etxeetan egoiliar batek COVID-19an positibo eman du azken 24 orduetan. Donostiako Hermano Garate - San Ignacio egoitza-gunean baieztatu da kasu berri hori eta, beraz, aste honetan hiru pertsonari diagnostikatu diote gaitza gune horretan. Ondorioz, hiru horiek dira, lurraldeko zaharren egoitza sarean, egoiliarren artean indarrean dauden COVID-19 kasuak. Azken positibo hau San Ignacio zentroan konfirmatu dute; dagoeneko modu prebentiboan bakartuta zegoen pertsona bat da.

Hermano Garate - San Ignacio egoitza-gunean paseatzera irtetzeko aukerak mugatuta jarraitzen du eta bertan kokatutako eguneko zentroak itxita dirau.

Lurraldeko adinekoentzako egoitza sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu. Gizarte Politiketako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin etengabeko harremanean, Zaintza eta Alerta Sistema aktibo mantentzen du Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetan eta -baliabideetan COVID-19ari aurre egiteko eta, horrela, birusaren hedapena denbora errealean zaintzeko eta gizarte-baliabideak eta -zerbitzuak indartzeko.

  

1690