Praileaitz I: Iragana, oraina eta etorkizuna
Praileaitz I: Iragana, oraina eta etorkizuna
Barrunbe honetan 2000 eta 2009 urte artean egin diren lanak batzen ditu monografiko honek
Praileaitz I haitzuloaren liburua aurkeztu da gaur. Barrunbe honetan 2000 eta 2009 urte artean egin diren lanak batzen ditu monografiko honek. Deban kokatua dagoen aztarnategi honen ezaugarri garrantzitsuenen berrikuste bat egiten du publikazioak,baita Paleolitiko (Goikoa eta Erdia) denboraldiko ikerketa berriak jarraitzeko ikuspuntuak azaldu ere, gehien bat, duela gutxi aurkitu diren guneak, denetatik kronologia zaharrenekoak dinerak.
Aurkezpenean María José Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria; Pedro Bengoetxea, Debako alkatea; eta Xabier Peñalver, Sonia San José eta Jose Antonio Mujika-Alustiza, liburuaren editoreak egon dira. Monografiko hau Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako Munibe Monographs, Anthropology and Archaeology Series publikazioaren lehenengo liburukia da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, udaletxe desberdinen eta beste agente pribatuen laguntzari esker plazaratuta.
Xabier Peñalver indusketa eta ikerketa proiektuaren zuzendariak, Sonia San Jose arkeologoak eta Jose Antonio Mujika-Alustiza historian Doktoreak editatu dute liburua. Aldiz,eremu eta laborategi lanak burutzeko, Peñalverrek zuzendutako jakintza alor anitzeko talde bat beharrezkoa izan da . Herrialde desberdinetako 20 erakunde eta 38 ikertzailez osatuta dagoena.
Liburuaren sortze prozesua ikerketa proiektuarekin batera hasi zen, orain dela 17 urte baino gehiago, 2000. urtean, hain zuzen. Monografikoa paperezko edizioan zein bertsio digital librean atera da, azken hau, Aranzadiko webgunean artikulutan banatuta ikus daiteke (http://www.aranzadi.eus/munibe-monographs-anthropology-and-archaeology-series-1).
Indusketa arkeologikoen garrantzia iragana berregiteko gaitasuna dela azpimarratu nahi izan du Peñalverrek. Arkeologoaren hitzetan “ Praileaitz I kobazuloan, non kultura jarduerak eta eta erritoak egon ziren, aurkikuntza garrantzitsuenak29 zintzilikari izan dira, gehienak harri beltzak eta dekoratuak, lepokotan multzokatuak; gainera okrezko arkatzak eta beste motatako arte higigarria azaleratu da. Hori gutxi balitz, barrunbean labar pinturen zantzuak ere agertu dira “. Peñalverrek “lan egiteko prestutasuna momentu orotan adierazi duen lantaldea” eskertu nahi izan du, eta “Europako hezkuntza eta kulturan ospe handiko pertsonen” laguntza goraipatu du.
Guzti horretaz hitz egiteko, datorren ostiralean, maiatzak 26, arratsaldeko 19:00etan Koldo Mitxelenan Praileaitz I: iragana, orainaldia eta etorkizuna hitzaldia emango da.
2079