Rafaela Romero: "Gipuzkoan abiadura-muga berriak ez du eraginik Lurraldebuseko lineetako kalitate, maiztasun eta ordutegietan”
Rafaela Romero: "Gipuzkoan abiadura-muga berriak ez du eraginik Lurraldebuseko lineetako kalitate, maiztasun eta ordutegietan”
Rafaela Romero: "Gipuzkoan abiadura-muga berriak ez du eraginik Lurraldebuseko lineetako kalitate, maiztasun eta ordutegietan”
Rafaela Romerok Donostiako egoera salbuetsi du, izan ere, gaur aldatu dute kale jakin batzuetan 30 km/h baino gutxiagora zirkulatzeko betebeharra ezartzeko erabakia.
2021/06/10
Txosten bat egingo da Ekialdebus eta Garayar, Euskotren eta La Guipuzcoana Lurraldebus sareko lineetan nolako eragina izan duen aztertzeko
Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak agerraldia egin du gaur goizean Batzar Nagusietako batzordean, orduko 30 kilometroko abiadura muga ezarri ondoren Lurraldebus hiriarteko garraio zerbitzu publikoan hartu beharreko neurriak azaltzeko.
Azaldu duenez, "abiadura muga berriak ez die Lurraldebus sareko linea gehienei eragin; izan ere, 30 km/h baino gutxiagora zirkulatzea arau orokorra zen Gipuzkoako herri eta hiri gehienetan". Horri esker, "zerbitzua eraginkortasun eta efizientzia baldintza zorrotzenetan mantendu ahal izan da".
Nolanahi ere, Romerok adierazi duenez, "Donostiako kaleetan abiadura muga aldatzeak ez du eragina izan Lurraldebuseko lineren zirkulazioan; ezta ere, mendebaldetik sartzen diren lineetan (Buruntzaldeko G2, T1, T3, T5; eta Urolako UK09, UK10 eta UK 01) eta ekialdetik sartzen direnetan, hau da, Ekialdebus enpresaren esku dauden lineetan".
Egoera aztertzeko eta erantzun eraginkorra emateko, Rafaela Romero diputatuak iragarri duenez, txosten bat egiteko agindu da, Donostian abiadura muga berria ezartzeak Lurraldebus sareko linea horietan (Ekialdebus eta Garayar, Euskotren eta La Guipuzcoana) zer-nolako eragina izan duen ikusteko. Agindutako mugei buruzko txosten horren diagnostikoa Donostiako Udalak berretsi zain dago, “Gaur komunikabide batean irakurri ahal izan dugun bezala, badirudi" atzerapauso bat "egongo dela Donostian 30 km/h-ko abiaduran zirkulatzeko aplikazioan, eskola-egutegiaren edo beste gai batzuen arabera jakinaraziko dira argi-pantailen bidez”.
Atzerapauso bat Donostian, 30 km/h-ko mugaren aplikazioa ahalik eta lasterren argitzea espero du Foru Diputatuak, "mapa nola geratuko den jakiteko, Donostian dabiltzan lineak kaltetuta dauden jakiteko". Hala ere, Rafaela Romerok uste du "Aldaketa berri horiek ez dute eraginik izango Donostiatik igarotzen diren Lurraldebuseko lineen ordutegian eta maiztasunean"
Foru arduradunak gogorarazi du bere departamentuak konpromisoa irmoa duela "Lurraldebus sareko linea guztietan zerbitzua eraginkortasunez eta efizientziaz emateko". Gainera, ziurtatu duenez, "hautemandako arazoak zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriko dira, batez ere, Aldundiaren eskumenekoak eta ardurapekoak direnak", gaineratu du.
Romerok zehaztu duenez, mugikortasun jasangarriko jarraibide berrien aldeko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko (adibidez, abiadura orduko 30 kilometrora mugatzea), beharrezkoa da "mugikortasun jasangarriko helburuak betetzearen aldeko baterako gobernantza, hala nola hiri-inguruneetan garraio publiko kolektiboa eta bizikletentzako eta oinezkoentzako mugikortasuna sustatzea (garraiobide jasangarriak) eta automobilen kopurua murriztea".
Mugikortasun diputatuaren hitzetan, "bi politikak mugikortasun jasangarriko planetan sartu behar dira, hiri espazioen eta gure herri eta hirietako mugikortasun jasangarriaren kudeaketari aurre egiteko".
Ondorioz, Rafaela Romerok azpimarratu du “Gipuzkoarrak harro sentitu dezakete garraio publikoaz eta bere kalitateaz. Horregatik gara Estatuko 8.a garraio publikoaren bidezko diru-sarreren bilketan, horrek esan nahi du garraio publikoa erabiltzen ere 8º garela "
1687