Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Garraio publikoa indartuko da Pasaiako Itsas Jaialdia dela eta

Garraio publikoa indartuko da Pasaiako Itsas Jaialdia dela eta

Itsas topaketa hori dela eta, aurreikuspenen arabera, jende ugari joango da Pasaiara maiatzaren 17tik 21era.

Pasaiako alkate Izaskun Gomezek, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak, eta Turismoko foru zuzendari Maite Cruzadok jakinarazi dute garraio publikoa erabili ahal izango dela Pasaiako Itas Jaialdira joateko.

Jaialdira joateko modu eraginkorrena garraio publikoa izango da.  Jaialdira joateko asmoa dutenek oinez joan beharko dute jaialdia egingo den barrutien erdigunera, eta, gainera, debekatuta egongo da aparkatzea jarduerak egingo diren guneetatik gertu; ez da aparkatzeko tokirik egokituko.  Garraio publikoa izango da Pasaiara joateko eta Itsas Jaialdiaz gozatzeko aukera eroso, azkar eta seguruena.

Horregatik, bada, garraio publikoaren sarea koordinatu da Lurraldebus eta Euskotrenekin, egun horietan beraien zerbitzuak indartzeko xedez.

Lurraldebus: Trintxerpe, San Pedro eta Donibanerako eguneko zerbitzuak ugarituko dira, eta, halaber, zerbitzu berezi etengabea egongo da Errenteria eta Donibane artean, Renfeko Lezo-Errenteria geltokian geldialdia eginez; gainera, gaueko zerbitzuak indartuko dira ostegun, ostiral eta larunbatean. Zehazki, larunbatean eta igandean, eguneko zerbitzuek lanegunetako ordutegi bera izango dute. Gainera, ostegunean ordutegia luzatuko da, eta gaueko zerbitzua ostiralekoa bezalakoa izango da. Azkenik, larunbateko gaueko zerbitzua ohikoa izango da, baina zerbitzu gehiago jarriko dira behar izanez gero.

Bestalde, Euskotrenek gaueko zerbitzu gehiago jarriko ditu bi norabideetan (Hendaia-Donostia), ostegun, ostiral eta larunbateko gauetan. Ostegunean eta ostiralean zerbitzu finkoak egongo dira gaueko 23:00ak arte, eta tren gehiago goizaldeko 1:00etatik aurrera, behar izanez gero. Bestalde, larunbatean zerbitzuak egongo dira ordu eta erdiz behin goizalde osoan. 

Gainera, itsasontzi zerbitzua-itsas garraioa izango da Trintxerpe, San Pedro eta Donibane lotzeko, eta txu-txu trena Trintxerpe eta San Pedro lotzeko.

Iparraldetik datorren jendearentzat, Ficobako aparkalekua doakoa izango da, eta, gero, topoa hartu ahal izango dute Pasaiara joateko (Euskotren). 

Zerbitzu horien informazio zehatza ikus daiteke web orri hauetan:

www.pasaiafestival.com

www.lurraldebus.eus eta  900 300 340 telefonoan

www.euskotren.eus

Hauek dira indartzeko zerbitzuak:

Maiatzak 17, osteguna

LURRALDEBUS

Donostia-San Pedro

23:00ak arte: Hamabost minututik behin (E09)

23:00-01:00: ordu erdiro (E79)

* 19:00etatik aurrera ez da San Pedron sartuko, Trintxerpera joango da soilik.

Escalerillas-en geldialdia duten lineak (E71 – E72 – E75 – E77)

Luzapen zerbitzua: ostiraletan edo jaiegun bezperetan bezala.

EUSKOTREN

Herrera-Donostia

Gaueko indartze zerbitzua: 23:20 – 23:40 – 00:00

Herrera-Irun (Ficoba)

Gaueko indartze zerbitzua: 23:30

Maiatzak 18, ostirala

LURRALDEBUS

Errenteria – Donibane (E01)

19:05 –00:25: Zerbitzu berezia E01 eta E03 lineekin koordinatuta, geldialdiekin Nafarroa ibilbidean, Renfen etan Donibanen.

Donibane - Donostia (E71)

Luzapen zerbitzua: ostiraletan edo jaiegun bezperetan bezala. 23:00 / 00:00 / 01:00

*Geldialdia: Meipi-ko biribilgunean

Escalerillas-en geldialdia duten lineak (E71 – E72 – E75 – E77)

Luzapen zerbitzua: ostiraletan edo jaiegun bezperetan bezala.

EUSKOTREN

Errenteria-Herrera-Donostia

Errenteria 23:24 / Herrera 23:30

Errenteria 23:54 / Herrera 00:00

Errenteria 0:24 / Herrera 0:30

Errenteria-Herrera-Irun (Ficoba)

Errenteria 23:24 / Herrera 23:31

Errenteria 23:54 / Herrera 00:01

Errenteria 0:24 / Herrera 0:31

Maiatzak 19, larunbata

LURRALDEBUS

Donostia-San Pedro

23:00ak arte: hamabost minututik behin (E09)

23:00-3:45: hamabost minututik behin (E79)

* 19:00etatik aurrera ez da San Pedron sartuko, Trintxerpera joango da soilik

Escalerillas-en geldialdia duten lineak (E71 – E72 – E75 – E77)

Luzapen zerbitzua: ostiraletan edo jaiegun bezperetan bezala.

Donibane - Donostia (E71)

Larunbateko ohiko gaueko zerbitzua: 23:00 / 00:00 / 01:00 / 2:00 / 3:00

*Geldialdia: Meipi-ko biribilgunean

EUSKOTREN

Herrera-Donostia

23:00 / 0:02 / 0:45 / 1:30 / 2:02 / 3:00 / 3:30 / 4:02 / 5:30

Herrera-Irun (Ficoba)

22:54 / 0:24 / 1:24 / 2:24 / 4:24 /

Maiatzak 20, igandea

LURRALDEBUS

Donostia-Donibane (E01)

9:55-22:10: 20 minututik behin.

Donostia-San Pedro (E09)

10:00-15:00: 10 minututik behin

15:00etatik aurrera 20 minututik behin

JAIALDIAN ZEHAR / maiatzaren 17tik 21era:

Pasaiako barne garraioa:

Itsasontzia - itsas garraioa Trintxerpe, San Pedro eta Donibane lotzeko

Ibilbide txartela: 1€
Egun bateko txartela: 5€

Txu-txu trena Trintxerpe-San Pedro

Ibilbide txartela: 1€

(*)  Doako aparkalekua FICOBAn (Irun), eta lotura Euskotrenekin.

 

 

  

1614