Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Romerok bizikleta eta oinezkoen mugikortasunari buruzko alderdiak jorratu ditu “MITMAKO” mugikortasun Estrategiaren Taldearekin

Romerok bizikleta eta oinezkoen mugikortasunari buruzko alderdiak jorratu ditu “MITMAKO” mugikortasun Estrategiaren Taldearekin

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua Angeles Marin Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioko Estrategia eta Mugikortasuneko Bulegoko zuzendariarekin bildu da.

2022/05/27
Rafaela Romero con responsables del MITMA

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua Angeles Marin Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioko Estrategia eta Mugikortasuneko Bulegoko zuzendariarekin bildu da gaur goizean, bizikletaren eta oinezkoen mugikortasunari buruzko alderdiak jorratzeko. Bilera Ministerioaren Madrilgo egoitzan egin da, eta bertan izan dira Adrián Muelas Gil, Garraio eta Mugikortasuneko Idazkaritza Nagusiko Kabinete Teknikoko aholkularia; Esther Castillo Díez, Ministroaren Kabineteko aholkularia, eta Maria Bada de Cominges, ordenako eta araudiko zuzendariorde laguntzailea.
Bilera horren barruan, Romerok Zikloteka bizikletari buruzko dokumentazio-zentro nazional bihurtzeko ministerioarekin sinatutako hitzarmenaren edukiari buruz hitz egin du. “Hitzarmen honen bidez, Gipuzkoa eta Zikloteka bizikleta- mugikortasuna sustatzeko nazio mailako erreferentetzat hartuko dira, eta, gainera, baliabide erabilgarria izango da bizikletaren aldeko estatu-estrategiaren esparruan jasotako hainbat programa hedatzen laguntzeko”.

Era berean, diputatuak bizikleta eta oinezkoen mugikortasuna hedatzeko Sailaren politika defendatu du, lehentasunezko helburu gisa, bai azpiegituren garapenean, bai mugikortasun-proiektu berriei laguntzean, hainbat ekimenetan ordezkatuta baitaude, hala nola, bizikleta-aparkalekuetan eta Don Boscoko ikasleek garatutako bizikleta-zerbitzuan. “Proiektu berritzaileak dira, eta, batez ere, bizikleta-kargudunaren kasuan, gure lurraldeko mugikortasunaren arloko sustapenean eta modernizazioan parte hartzera bideratuta dago. Misniterioak proiektu hau bultzatzeko interesa erakutsi du, gurekin helburu berberak partekatuz. Datorren ikasturtean Don Boscoko ikasleek elektrifikatuko duten proiektua, etorkizunean gure herrietan sartzea errazteko, azken miliako zama-garraiobide gisa”.
Misniterioak proiektu hau bultzatzeko interesa erakutsi du, gurekin helburu berberak partekatuz. Datorren ikasturtean Don Boscoko ikasleek elektrifikatuko duten proiektua, etorkizunean gure herrietan sartzea errazteko, azken miliako zama-garraiobide gisa.
Testuinguru horretan, Romerok Lurraldebusen zerbitzuetan Tiketing-a osorik berritzeko eta digitalizatzeko sistemaren azken berrikuntzak aurkeztu ditu. MUGI Birtualaren ezarpenaren aurrean egin beharrezko urratsa, eta intermodalitatearen aldeko apustua, jasangarritasunarekin eta konektibitatearekin batera funtsezko elementuak baitira etorkizuneko hiri-garraiorako eta hiriarteko garraiorako.
Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuaren ustez, gure lurralderako eta gure herri eta hirietarako nahi dugun mugikortasunaren oinarriak finkatzeko topaketa oso egokia eta beharrezkoa izan da. “Egiaztatu dugu, beste behin ere, Gipuzkoa bide egokian dagoela mugikortasun-politikei dagokienez. Gure lanak erreferente gisa kokatzen gaitu, eta nazio eta nazioarte mailan, bermatzen gaitu, bai bizikleta eta oinezkoen mugikortasunean, bai gure MUGI txartelaren bidezko mugikortasun justu, irisgarri eta ekonomikoan. Aurrera pauso bat eman eta berriro abangoardian jartzea lortu dugu. Urrats horretan, pertsonak benetan kokatzen ditugu etorkizunerako diseinatzen diren mugikortasun-proiektuen buruan”.

  

2511