Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Suhiltzaileen kamioi flotaren modernizazioa osatu du Foru Aldundiak

Suhiltzaileen kamioi flotaren modernizazioa osatu du Foru Aldundiak

Lau autoponpa ibilgailu berri erosi ditu, eta horietako bi aurkeztu ditu gaur Gipuzkoa Plazan

2016/08/17

Suhiltzaileen zerbitzurako erosi dituen kamioi berriak aurkeztu ditu gaur Foru Aldundiak. Lau dira guztira, 1.280.000 euroko kostua eduki dutenak, 320.000 euro bakoitzak. Inbertsio aipagarri honi esker, flotaren modernizazioa osatzen jarraitzen du; izan ere, lau kamioiek, duela 25 urte Arrate, Urola, Goierri eta Korostiko parkeetarako erositako ibilgailuak ordezkatuko dituzte, zegoen beharrari erantzunez. Mota honetako 8 kamioi dauzka, guztiak ere 2017. urterako berrituak egongo direnak.

Autoponpa ibilgailu deritzon hauek suteei aurre egiteko daude diseinatuta, urari presioa ematen diotenak baitira, baina duten ekipamenduari esker, bestelako esku-hartzeetan ere erabil daitezke. “Ibilgailu inportanteena da, errazen egokitzen dena, eta irteten aurrenekoa. Esku-hartze guztietan egoten da, izan suteak, trafiko istripuak edo salbamenduak. Oinarrizko gailu guztiak guztiak dauzka eta esan daiteke aktuazio guztietan gakoa dela”, azaldu du Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak –departamentu honen gidaritzapean dago suhiltzaileen zerbitzua-.

  

2527